Curriculumak, berdin dio zein den bere zehaztapen maila,
berdintasun marko bat eta hezkuntza sistema guztirako kalitatea bermatzen
dituen bitartekoa izan beharko lukeela suposatzen da. Gobernuak argitaratzen
duen agindu orokorretik hasita gelako unitate didaktikora edo egokitzapen
esanguratsura heldu arte.
Araudi guztiekin gertatzen den bezala, klabea idatzitako
dekretuetan edo programazioetan baino, irakasle bezala aurrera eramateko
erakusten dugun konpromisoan dagoela pentsatzen dut. Parekidetasuna eta
androzentrismoaren gainditzea eguneroko erronka bezala hartzen dituen
irakasleak lan egingo du bere testuinguruan, dituen baliabideak erabiliz, berdintasun
marko hori errealitatea bihur dadin eta hausnarketak bultzatuko ditu bere
hezkuntza komunitatean.
Curriculumak
helburu, eduki, gaitasun, ebaluazio adierazle eta irizpide pedagogikoak ditu
bere baitan. Helburuz, ikastetxeetatik belaunaldi berriei transmititu behar zaizkien jakintzak eta
trebakuntzak markatzeko diseinatzen da.
Sarri, curriculumaz mintzatzen garenean planteamendu hau
guztia sinplifikatzen da eta araudi gisa bakarrik ulertzen dugu, irakasle
bezala gure pribilegioa dela ikaskuntza prozesuarekin duen lotura zuzena garatzea
ahaztuta, guk aukeratzen dugulako egunero noraino iristen den, antolatutako
jardueren bidez eta erabilitako hizkuntzaren bitartez, curriculumak izan dezakeen izaera emankor, berritzaile eta
iraultzailea.
Irakurgai motza eta oso interesantea, gai honen inguruan LA INNOVACIÓN EDUCATIVA CON PERSPECTIVA DE GÉNERO
Merezi duela Angel Perez Gomez irakasleak emandako
hitzaldia entzutea uste dut, horregatik uzten dizuet hemen bideoa
Ikasgaiko jarduerei dagokienez,
1.- Hau da niretzat ideia garrantzitsuenak jasotzen duen kontzeptu mapa:
2.- Zergatik da hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea?
Niretzat batez ere curriculuma elikatzen duten lau iturri horiek elkarri laguntzen diotelako androzentrismoak garatutako gizarte eredua finkatzen eta sendotzen.
Ez da “indar” bati
aurre egin behar zaiola eta alde bateko eskemak gainditzen saiatu beharko
ginatekela. Hori baino askoz gehiago da: maskulino eta femeninoaren
estereotipoek homogeneizatzen duten gizonezko eta emakumezko taldeak, bakoitza
bere rolarekin, horren inguruan eraikitako hierarkizazioa, publiko eta
pribatuen artean gauzatutako banaketa interesatua, hau guztia indartzeko
psikologiatik legitimatu egin diren hainbat eta hainbat teoria androzentrista,
sistema patriarkalen jarraibideen menpe historian zehar garatu diren hezkuntza
sistemak, botereak egin duen etengabeko lana jakintza multzoa bere kontrolpean
mantentzeko, eta, noski, ez dakit honen bilkura bezala edo honen guztiaren
nukleo gisa, baina hor dago gizonezkoek zein ondo hartu duten beraien burua
edozein jakintzaren ardatz modura, Evelyn Fox Kellerek dion bezala, etengabeko
mitifikazioa zientziaren eta teknologiaren edukien eta praktiken inguruan eta,
baita ere, horiek lantzeko erabiltzen den hizkuntza.
Nola hautsi hain
ondo lotutako korapilo hau? Banaka joan behar dugula iturburu bakoitza
gainditzen uste dut eta, aldi berean, lauak batera, eguneroko lanean hezkuntza
sisteman eraginez.
3.- Iazko ikastarokideen posten artean, Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen aukeratu dut, osatuena iruditu zaidalako, errepaso orokor bat ematen diolako gaiari eta ikuspuntu hezkidetzaile sakona agertuz. Maialen Arregik idatzitakoa.
4.- Zeintzuk eremu hezitzaileetan lorpenak eta oraindik ditugun erronkak?
Lorpenak, batez ere
araudi mailan daudela uste dut. Formakuntza jasotzeko aukerak ere anitzak dira
gaur egun, nahiz ete pertsona gutxi animatu bertan parte hartzen. Badaude
baliabide didaktiko alternatiboak NAHIKO! programatik zabaltzen dituenak
Emakundek, edo BELDUR BARIK programak sustatzen dituenak, batez ere nerabeei luzatutako eskaintza.
Zer dugu oraindik
lortzeko? Pentsatzen dut ez dela egin hausnarketa sakonik ikastetxeetan, ze
baliabide mota erabiltzen dugun, zein den daramaten curriculum ezkutua edo
zergatik ez den jasotzen bertan emakumeen ekarpenak, adibidez. Eta komeni dela
lehen bai lehen aztertzea baliabide guztiak betaurreko hezkidetzaileak
jantzita: testu liburuak, ipuinak, ikus-entzunezkoak, Interneteko programazioak,
jaialdiak, orokorrean programazio guztiak, guk sortutakoak zein
argitaletxetatik iristen zaizkigunak.
Eta, ondoren,
erabakiak hartu: hezkidetzaileak baldin badira, bikain, aurrera. Ez badira,
agerian utzi dituzten gabeziak, ezkutatzen duten informazioa (emakumeen
ekarpenak arlo guztietan, batez ere), manipulazio eta gezurrak eta abar. Eta aldatzeari ekin, moldatu, baztertu,
berriak sortu.
Girotzeko balio dezakeen irakurgaia uste dizuet jarrian: APORTES FEMINISTAS A LA EDUCACIÓN
Girotzeko balio dezakeen irakurgaia uste dizuet jarrian: APORTES FEMINISTAS A LA EDUCACIÓN
Eta, bukatzeko, hizkuntza hezkidetzailearen ikuspuntutik hutsune ugari izan arren, Tonucciren hitzaldi bat, beske eskola bat posible dela sinisten hasteko, hezkidetzailea, esatebaterako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina