Egunkari digital batean irakurri nuen atzo neska
eta mutilen identitatearen garapenean gure gizarte hipersexualizatuak duen
eraginaren inguruko artikulu hau, “La hipersexualización de la sociedad: niñas sexis, infancia frágil”, irudiak baldintzatutako merkatu batean bizi garela
salatzen da dokumentu honetan, merkatu bat non neskak eta emakumeak mutilen eta
gizonen gozotasunerako dauden, maskulinotzat jotzen diren pertsonen zerbitzura.
Horrek dakarren ondorio guztiekin beraien identitatea zein den ezagutzeko,
norberak zer izan nahi duen jakiteko prozesuan murgilduta dauden neskatila, neskato
eta neska guztientzat. Baita mutilentzat ere.
Nola eraiki identitate osasuntsuak horrelako ereduekin?
Aldaketa positiboei begiratuz, 2014ko albiste hau erreskatatu dut, LA FISCALÍA INVESTIGA SI HAY DISCRIMINACIÓN HACIA TRES MENORES TRANSEXUALES Zenbat aurrera pauso errealak eman dira gure gizartean azken lau urte hauetan transexualitatearen edo heterosexualitatetik at gelditzen diren aukeren inguruan?
Orain dira bi urte justu
beste albiste honek hartu zuela toki garrantzitsua egunkarien azaletan, LEO, EL PRIMER NIÑO TRANSEXUAL VASCO TRATADO CON INHIBIDOR DE LA PUBERTAD. Gure
Erkidegoa aitzindaria izan da identitate sexual anitzen inguruko protokoloak
argitaratzen, ez dadin bazterkeria kasurik egon kasu hauetan. Baina, benetan
aldatu dira gauzak gizartean? Nik entzuten ditut oraindik kalean errespetu
gutxiz esandako “luma” duela edo “horrek ez arraina ez haragia” eta gogorragoak
diren esaldiak. Benetan gaude prest ikastetxetan normaltasunez onartzeko
“neskaz” jantzita datorren “mutila”, adibidez? Edo normaltasunez ikusteko bi
mutil edo bi neska elkarri musukatzen kalean? Araututa dagoenetik baino
gertuago gaudela oraindik, zoritxarrez, bideo honek salatzen duen errealitatetik
uste dut:
.
1.-
Sekuentziazioari jarraituz, nik aste hasieran garbi nuela identitate anitzak
daudela esango nuke, eta gizarteak zein publizitateak areagotzen dutela
“lodifobia” ere banekien, oso nabarmena dela uste dut. Ulertzen nuen, baita
ere, lesbianen kasuan bikoitza dela zapalkuntza eta gida edo protokoloei
dagokienez, gure Erkidegoa nahiko aurreratuta dagoela ikasle transexualekiko
sentsibilitatea garatzeko ahaleginetan.
Astean zehar
egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz sailkatze zorrotzaren beharrak
elkarbizitzari eragiten dion mina uste nuena baina askoz sakonagoa dela, eta
askoz zabalagoa ere bai. Zenbat gezur edo benetan frogatu gabeko egoerak
eztabaidan jarri ezin diren egia zientifikoak bezala kontatu diguten eta
zenbateraino barneratu ditugun txikitatik. Zenbat aurreiritzi patriarkatuaren
moralisten aginduz, sexu “ona”, sexu “txarra”, “naturala” edo “anormala” eta
antzeko sailkapenei buruz.
Gai honen inguruan
bururatzen hausnarketa nagusia hau da: ea ze demontre gertatzen zaigun ez
uzteko besteei nahi duten bezala bizitzen, guri ze inporta zaigu bere desirak
norantz doazen edo ze itxuraz gustatzen zaion agertzea, pertsona jatorra baldin
bada.
.
2.- Iazko ikastaro kideek
egindako posten artean, ANIZTASUN SEXUALARI LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA izenburupean Begoñak idatzitako testua pentsatzen dut dela osatuena: irudiak, grafikak,
proposamenak, anitzak eta esanguratsuak iruditu zaizkit, bere diskurtsoa koherentea
eta bukaerarako uzten duen hausnarketa, partekatzeko modukoa.
3.-
Sentsibilizaziorako nire ustez baliagarria izan daitekeen bideo hau gomendatzen
dut:
4.- Jendartean edo
eremu hezitzaileetan lantzeko erronkei buruz, aniztasunean dagoela gakoa uste
dut, horregatik, hauek azpimarratuko nituzke:
- Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
- Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
Bukatzeko, farre egiteko bideoa, bai, BAINA EZ DEZALA INORK PENTSA NI EZ NAIZELA NORMOHETEROSEXUALA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina