2017/03/19

ALABAK AHALDUNDU... ETA SEMEAK?



Jarduera honen izenburua ARGIA aldizkaritik hartu dut maileguan, bertan irakurri dudan artikulua baten izenburua da, oso interesgarria iruditu zaidan artikulua aste honetan esku artean dugun gaiaren inguruko gogoeta bultzatzeko. KALEAN ASKE artikuluak sarreran dio ez dutela berdin bizi kalea neskek eta mutilek, “herriaz gozatzeko askeago eta lasaiago sentitzen dira mutilak. Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta belaunez belaun transmititu egiten da. Batik bat amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, babestu nahi eta era berean askatasuna eman nahiaren arteko oreka mantendu ezinean. Semeak beste film batean bizi dira. Lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Eta beste kontu bat: gizonak dira indarkeriaren eragile, baina semeekin ez da horretaz hitz egiten”.

Eta txalotzekoa beste albiste hau, baita ere ARGIA aldizkarian irakurritakoa: ABESTI ARRAKASTATSUA JOTZEARI UTZI DIOTE KONTZERTUETAN, INDARKERIA MATXISTA SUSTATZEN DUELAKO. Indarkeria matxistaren kontra hitz egin arren hainbat eta hainbat abeslari, idazle edo kazetariek eredua jarraitu beharko lukete, hitzak esan bai baina ekintzez osatu, bereziki beraiek sortu edo ospea eman dien lanei dagokienez. 

1.- Aste honetako gaiaren inguruko gogoeta pertsonala eginez, garbi dagoela indarkeria ez dela bakarrik eraso fisikoa, iraina, bortxaketa edo erailketa esango nuke. Hor daude indarkeriaren adierazpen sotilak, ikusteko zailak direnak, txikikeriak diruditenak (edo hala sinestera eraman gaituztenak), hau da, hizkera eta publizitate sexistak, emakumeen presentzia ukatzea edo estaltzea, txiste matxistak, kontrola eta abar, nabarmentzen den begi bistako indarkeria bortitzena eusten. 
Honi guztiari aurre egiteko eta aldaketak lortzeko, begirada zabaldu beharra dago, gizonen konplizitatea bilatu beharko dugu eta maskulinitate berrien garapena bultzatu, beti ere feminismoaren eskutik. Aldi berean emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatu, maitasun erromantikoaren mitoak deseraiki, LGTBIQ+fobial bistaratu eta aniztasunaren ereduak plazaratu eta normalizatu.

Astean zehar gehien ikusitako egoera errealak (bereziki fijatu naiz asteburuan kalean eta erosketak egitera joan garenean) batez ere gutxiesteko eta mespretxuzko jarrerarekin daude lotuta

2.- Iazko ikastarokideen artean, Begoña I. E.k posteatutako sarrera aukeratu dut, INDARKERIA MATXISTAK UKIGABEKO BOTEREAN DIRAU testuan emandako informazioa goitik behera osatua dagoela pentsatzen dudalako eta idatzia aberasten duten irudi eta bideoek esanguratsuak direla pentsatzen dudalako, nabarmen salatzen dutela egoera anitzetan topa dezakegun indarkeria matxista.


3.- Indarkeria matxisten aurkako  baliabide digital bat eta bi bideo aukeratu ditut: baliabide digitalari dagokionez, LA BASE DE DATOS MUNDIAL SOBRE LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, emakumeen kontrako bortizkeria forma guztiei aurre egiteko  Nazio batuen 193 Estatu Kideek hartutako ekimenen gainean dagoen informazioa eguneratuta emateko diseinatutako datu-base bat. Eta bideoei dagokienez, lehenak LA VIOLENCIA PSICOLÓGICA TAMBIÉN DEJA HUELLAS izenburupean indarkeria psikologikoaren errealitatea jasotzen du eta bigarrena Llobregateko gazteek sortu eta grabatutako film laburra da.
 .

.


4.- Jendartean edo eremu hezitzaileetan lantzeko erronken artean, lehentasuna nik hauei emango nieke:
  • Indarkeria matxista zer den bereizteko eta mikromatxismoak identifikatzeko formazio saioak antolatu, Eskola Komunitate osoari begira.
  • Bigarren hezkuntzako institutuko irakaslea izanik, neskentzat autodefentsa feministaren tailerrak programatu, emakume ikasle, emakume irakasle eta amei irekita.
  • Mutilen inplikazioa lortze aldera, maskulinitate heterosexual hegemonikoa gainditzen saiatzen diren maskulinitate berrien testigantza zuzena eman dezaketen gizonak hitzaldiak ematera gonbidatu.
  • Indarkeria matxistaren edozein manifestazioaren kontrako bidean martxan jarri ikastetxean ez onartuz inolako indarkeriarik.
  • Maitasun erromantikoaren mitoen deseraikuntzari ekin ideologia honekin erlazionatuta egunero gertatzen diren egoerak ikasleekin aztertuz tutoretza orduetan. 

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina