Aste hasieran banekien gatazkak ez
zirela gerrarik ez izatera mugatzen, gatazken inguruko hausnarketa zabalagoa
zela, baina hala ere, astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu
naiz uste nuena baino zabalagoa dela gaia.
Gai honen garrantzia zehaztu
beharko banu, ideia hauek azpimarratuko nituzke:
-
Bakearen kontzeptua hausnartzea eta soilik
gerrak ez direla ohartzea.
-
Bakea eta indarkeriaren arteko lotura,
indarkeria dagoen tokian ez dago bakerik eta gaur egun indarkeria mota
ezberdinak bizi ditugu.
-
Gatazka izatez ez da ona edo txarra, guk egiten
dugu horren aurrean dugun jokabideekin gatazka ona edo txarra izatea.
-
Gatazkak aldaketara bultzatzen gaitu, beraz,
gatazkak beharrezkoak dira, ondoren, horiek ondo aurrera eramaten ikasi beharra
dugu.
-
Bakearen ezinbesteko ezaugarria berdintasunetik
abiatutako harremanak dira.
-
Bakea prozesu
bat da.
-
Bake positiboa; eskubideak ez urratzearekin,
berdintasunezko bizikidetzarekin eta harmonia sozialarekin harremanetan daude.
Nire ustez ideia azpimarragarriak
direnak agertu ondoren, hona hemen nire ustez eremu hezitzailean ditugun
erronkak:
-
Gatazka aldaketarako beharrezkoa dela ulertzea.
-
Gatazken aurrean beste jarrera bat hartzea,
ondorengo prozesuari garrantzia emanez.
-
Gatazkari lotutako beste hainbat azpi-kontzeptu/gai
daudela ulertzea.
-
Gaiaren inguruko sensibilizazio bat egitea
komunitatean.
Hemen uzten ditut hainbat baliabide
gaiaren inguruan:
Habilidades sociales de los
escolares y prevenciĆ³n del conflicto: programa de mejora del clima escolar
Convivencia en la escuela
webgunea:
Bakerako hezkuntza: bizikidetza
sustatzeko tresna
Uste dut alternatiba on bat
zaintzaren pedagogia dela, hona hemen pare bat link:
Amaitzeko, hemen duzue lehengo
urteko kide baten lan bikaina!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina