Aste hasieran banekien egunerokotasuna,
bizitza bera dela gatazka. Testuinguru
eta egoera desberdinek gugan sortzen dituzten emozio eta sentipenen arabera,
gatazkaren intentsitate maila da aldakorra den bakarra. Gatazkak izan ohi
ditugu gure buruarekin edo eta gure ingurune sozialarekin.
Gakoa, gatazkari tradizionalki atxikitu zaion
izaera ezkorrari aurre egitean datza. Gatazka, garapen aukera bezala ikustea beharrezkoa da, aldaketarako giltzarria delako. Ezinbestekoa, pertsonen eta jendartearen
garapenerako. Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa, gatazka konpontzeko modua
izango da positiboa edo negatiboa.
Gatazka
ulertu eta hau kudeatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkidetza bakea lortzeko tresna bezala ulertzea.
Hezkidetza eta Bakerako Hezkuntzaren arteko harremana ulertu beharrean gaude.
Bi hauen arteko harremana lantzen du Luixa Reizabal Arruabarrenak bere ”Genero
berdintasunean hezteko gida” liburuan.
Ideia nagusienen artean , gatazkari ematen zaion ikusmolde
sortzailea nabarmendu behar da. Gatazka patologĂa, ezkortasun esparrutik atera
behar da, prozesu natural eta jendartearentzat ezinbestekotzat hartuz. Gatazka
bizitzarako eta garapenerako positiboa izan dadin, hura erregulatu eta
konpontzeko jokabide egokiak landu behar
dira. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu,
harremanak sendotzen ditu. Pertsonen
zein taldeen identitateak
indartzen ditu, boterea garatzen laguntzen du. Elkarbizitzaren garapenerako aldagai eraldatzaileak dira
gatazkak.
Iazko ekarpenen artean, Ane Zurutuzarena aukeratu dut. Bertan
bakeaz eta ondorioz pertsonen artean berdintasun harremanak eraikitzeaz
hitzegiten du. Eremu hezitzailean
gatazken kudeaketan, bakea helburu, ezinbestekoa hezkidetzaren, genero
ikuspegiaren presentzia.
ERRONKAK:
- - Gatazkak ezkortasun esparrutik atera, eta maila
pertsonalean zein kolektiboan garapenerako tresna direla ulertu, barneratu eta kudeatzeko gaitasuna izateko baliabideak lantzea.
- - Hezkuntz eragileen artean eta ikasleekin gatazkaren oinarrian dagoen genero
ikuspegia ikusteko gaitasuna lantzea .
- - Gatazken kudeaketan ikasleekin partehartze
aktiboa eta komunikazio kanalak lantzea, hauen bitartez, neska zein mutilen
beharrak eta interesak modu orekatuan partekatuz.
- - Genero ikuspegiaren bitartez, gure antolaketa
eremua aztertzea, espazioak, arauak, denborak….
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina