→ Astean zehar gaiari buruz agertu diren 2 ideiarik garrantzitsuenak aipatu eta
zergatia
azaldu.
Denok galdetu
beharko genioke gure buruari ea heteresexualak garen. Sistema
heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten baitu hala
garela. Horrela behar gaitu, eta hainbat eta hainbat mekanismo ditu
sinesmen horri itsu itsuan obedi diezaiogun. Ulertu behar dugu desira ere, eraikuntza sozio-kulturala dela, eta ikasi dugun era berean, desikasi egin dezakegula, beste gorputz eredu eta erreferenteak -askeagoak eta anitzagoak- maitatzeko.
“Ez
obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!” [Bilgune
Feminista]
Etengabe
egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala. Gorputz
sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente. Eguneroko
ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara honen
guztiaren bitartez: batetik, ikasleen eskutan jartzen ditugun
materialak eta kultura ekoizpenak erakusten dituzten
istorio, irudi eta fantasiak (curriculum esplizitua) eta,
bestetik, hezitzaileok zeri ematen diogun garrantzia eta zeri ez,
aipatzen ez duguna, gure gorputzak transmititzen duena eta gure
buruari buruz ematen dugun irudia (ezkutuko curriculuma).
→ Iazko
ikastarokideek egindako postetatik, BegoƱaren postak deitu dit
atentzioa, haren azalpen eta baliabideengatik.
→ Aste
honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen batzuk:
Hurrengo
baliabide hau ez doa zuzenean hezkuntza afektibo sexualaren inguruan,
baina heteroaraua hausten duten erreferenteak bisibilizatzeko keinu
bat bada. Monologo hontan, aurkezleak, umoretik lantzen ditu
lesbianismoa eta arrazakeria, bai ondo landu ere. Umoretik lantzea
baino gauza hoberik!?
Nahiz
eta orain Hezkuntza Afektibo Sexual hezkidetzailarekin ari garen, eta
ez identitatearekin, duela gutxi atera duten publizitate anuntzio bat
da hurrengo hau, eta
interesgarria iruditu zaidanez, hona ekarri dut: genero dikotomiarekin hausten eta heteroaraua apurtzen duen erreferente gisa balio duelako hain zuzen. Ea
zer deritzozuen.
'El
amor no tiene etiquetas'
→ Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronka batzuk hauek dira:
- Eskola komunitate osoan gaiarekiko formakuntza eskaintzea, horrela sentsibilizazioa lantzeko. Eskola komunitate osoaren konpromezua eskatzea.
- Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
- Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen- eredu ez-normatiboak landuz).
- Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodi fobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak gaitzetsiz.
- Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina