Norberak bere burua maitatzea ezinbestekoa da besteek maitatu zaitzaten.
Bere burua goraipatzeko edota maskulinotasunaren ezaugarriak berresteko beste personak zapaldu behar dituenak indarkeria psikologikoa edota fisikoa erabiltzen du. Muinean zapaltzaileak bere intseguritateak estaltzeko zapaltzen du ondokoa, eta askotan pertsona isilagoak edota “ahulagoak” direnak hartzen dira jo puntuan. Norberarengan konfidantza duenak edota bere burua maitatzen duenak ez du permititzen iƱork horrela tratatzea.
Beraz, lan bikoitza egin behar da. Alde batetik, erakutsi behar da norberaren askatasuna amaitzen dela ondokoarena hasten den momentuan. Hau da, ezinbestekoa da harreman osasuntsuak bultzatzea eta elkar zaintzen ikastea eta erakustea.
Balore indibidualak utzi eta kolektiboak bultzatu behar dira hezkuntza komunitatean. Elkar zaintzen duen sistemak emaitza hobeak emango ditu. Lorpen pertsonalak lortzera begira funtzionatzen duen sisteman egoismoa eta horren ondorioz inbidia nagusitzen da. Horrek zapalkuntza dakar eta ondorioz indarkeria.
Zoritxarrez hezkuntza sistemak konpetibitatea bultzatzen du, eta aurrez aipatu bezala horrek ez du laguntzen tratu onak lantzen. Irakasleekin, gurasoekin eta ikasleekin programa jarraituak egin behar dira ikastetxeetan, tratu onek pertsonen ahalduntzean duen garrantzia ikusteko eta hori indarkeria prebenitzeko eta ekiditeko ezinbestekoa dela nabarmentzeko. Modu horretara gure bizitzetan martxan jartzeko.
maiTasuna
haRremanak
Ausardia
zainTza
Umiltasuna
Osasuna
HarremaNak
laguntzA
Komunikazioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina