Lehenik eta behin aste honetako
biretzta bi ideia nagusienak direnak uzten dizkizuet:
Lehenarekin, klitoriaren
presentzia ezaren aurreko jarrera azaldu nahi nuen. Hau da, klitoria, ugaltze
edo erreprodukzio sisteman parte hartzen ez duenez, baztertuta gertatzen da.
Gainera, gaur egun munduan dagon siniskeriariari, hau da, mutilentzat sexua
ezinbestekoa eta pentsatzen duten gauza bakarra delaren aurrean, kontraesan
garbia iruditzen zait, emakumeek dugun plazerraren organoa delako, ez duena
plazerra baino funtzio gehiago.
Hemen uzten dizuet, el clĂtoris ese
gran desconocido dokumentalaren linka, oso interesgarria dena:
Bigarren irudiarekin, zera
aldarrikatu nahi nuen, sexulitatea ulertzeko beste modu bat. Jende askoren
buruan sexualitatea, sexu ekintzara mugatzen den alderdi bat da.
Horren aurrean, hona hemen
Marcela Lagarderen hausnarketa:
Sexualitateak gorputza eta izakia gainditzen
ditu: fenomeno bio- sozio-kultural multzo bat da izakiak, taldeak, harreman sozialak, erakundeak
eta munduaren kontzepzioak,
errepresentazio-sistemak, sinbolismoa,
subjektibitatea, etika anitzak, hizkuntzak eta dudarik ez, boterea barne
dituelarik.
Beraz, sexualitateak
gure bizitzan duen eragina azaleratzeko ordua dela uste dut, deseraiki egin
behar dugu orain arte sinistarazi digutena eta berreraiki beharra dugu beste sexualitate
eredu anitzago eta inklusiboago bat.
Hona hemen beste bideo bat,
sexuak beste metafora bat behar duelaren
inguran hausnartzen duena:
Uste dut bideo hau egokia dela
haurrekin hausnartzeko, sexuaz hitz egiteko…
Nik haurrekin prozesu bat egingo
nuke gaiaren inguruan hasunartzeko, non lehenengo gaiaren inguruan zer
pentsatzen dugun hasunartuko genukeen eta ondoren, material ezberdinak erabiliz, sinismen kulturalak
deseraiki eta aniztasuna eta askatasuna sustatuko nituzkeen. Aipagarria
iruditzen zait, harremanitz kooperatibak harremonak proiektuarekin egiten duen
lana, TRATU ONAK eta HARREMAN ONAK aldarrikatuz.
Ez dakit Captain Fantastic
pelikula ikusi duzuen baina 31:32-34:08 pasartea ikustea gomendatzen dizuet,
aitaren eta alabaren inguruko elkarrizketa aztertzeko. Neretzat oso eredugarria
baita aitak gaiarekiko azaltzen duen naturaltasuna.
Nire ustez, gai honekin lan asko
dago egiteko, lehenik eta behin, historikoki pisutsua den gai bat delako. Denok
jaio gara sexu ekintzei esker baina tabu bat izan da gure gizartean, eta kasu
askotan horrela izaten jarraitzen du.
Gai honen inguruan dauden arazoak konpondu nahi badira, ezinbestekoa
iruditzen zit gaiaren inguruan hitz egitea, eta naturaltasunez hitz egitea,
lotsak alde batera utziz.
Gai hau ez da erraza, oso modu ezberdinean
bizitzen baita munduko toki ezberdinetan. Nire ustez, gaihonekin norberak hasi
beharko luke ahalduntze prozesu bat, gorputzak ulertzeko, sentitzeko eta maitatzeko
beste modu batekin.
Hezkuntzari begiratu ezkero,
gurasoek etxean beste edozein gai bezala jorra dezatela eta ikuspegi kritiko
bat izan dezatela ezinbestekoa ikusten dut, estereotipo askorekin hausteko.
Bestetik, hezkuntza sistemak beste hezkuntza ikuspegi bat izan beharko luke
gairekiko, afektibitatearen garrantzia albo batera utziz.
Beraz, uste dut lan asko dagoela
egiteko, baina egia da prozesua abian dela.
Amaitzeko, lehengo urteko kide
baten posta uzten dizuet:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina