Aste honetan, tratu onak eta hauen garrantzia norberaren ongizatea pertsonala eta kolektiboa lortzeko oinarri direla ikusi dugu eta baita , hauek hezkuntza komunitatean harremanetarako ardatza direla.
"Harreman" hitza entzutean, gehienetan kanpoaldera begiratzen ohi dugu baina azpimarratu behar dugu pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua dela pertsonaren barrukoa. Bata zein bestearen kalitateak pertsona guztien ongizate mailaren zein elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena du. Beraz, hezkuntza sisteman eskola hezkidetzailea lortzeko ikasleek harremanak era parekidean eraikitzea ardatza izango da .
Aipagarria iruditzen zait, Amaia Portugalek Zientzia Kaieran idatzitako artikulua. Azken ikerketek garun maskulino edo femeninorik ez dagoela ondoriotatzen dute, hau da, "Garunek ez daukate generorik". Beraz, berriro ere ikusi dezakegu faktore-soziokulturalek duten eragina gure bizitzaren dimentsio guztietan.
Gaur egun, hezkuntza sistema hezkidetzailearen ardatz nagusienetariko bat harremanak era parekidean eraikitzeko eta ikasleek elkarbizitza positibo bat garatu ahal izateko konpetentziak eskuratu ditzaten laguntzea da, eta horretarako ezinbestekoa da:
- Eskolako kide guztiak bere identitatearekin gustora egotea eta ongizateraen kulturan oinarritzea eta zentroan zabaltzea.
- Maila guztietan dominazio-mendekotasun ereduak gainditzea: sexu-genero, kultura, maila sozio-ekonomikoa, aukera sexuala, ezugarri fisiko-psikikoak.... Aniztasuna balore positibotzat onartu eta garatu.
- Norkbere buruarekin eta ingurunearekin harreman positiboak izatea.
- Bake eta indarkeri-ezaren kultura ezartzea.
eta bestelako maitasun eredu osasuntsu baten alde egiten dute, maitasun eredu berria sortuz. Jarraian maitasun erromantikoaren inguruan Coral Herreraren hitz hauek gogora ekarri nahi ditut " maitasuna fenomeno oso konplexua da, eta asko aldatzen da leku geografikoaren eta garaiaren arabera. Gainera, faktore sozial, kultural, ekonomiko, erlijioso, sexual eta emozionalak ere kontutan hartu behar dira. Maitasun erromantikoa ideologia jakin batek eraiki du, patriarkala eta kapitalista denak" . Jarraian "lo romántico es polĂtico "bideoa ikusgai jartzen dizuet
Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko erantzunkidetasuna ezinbestekoa da eta baita elkarren arteko zaintza. Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea ezinbestekoa da eta duen balore positiboa berreskuratzea. Azken urte hauetan, zaintza "zama"rekin lotu da eta honek duen balio positiboa berreskuratu beharko genuke eta eskolako curriculumean jorratu, norberaren zaintzatik hasi eta besteen zaitzarekin partekatuz. Nola jarri zaintza bizitzaren erdigunean? http://www.hikhasi.eus/artikulua/2244.
Ikasleekin lantzeko maitasun zintzoen gida aproposa iruditzen zait /www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
Iazko lankide baten post honetan gaian landutako ideiak ongi jasotzen dituela iruditzen zait http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/03/tratu-onen-gainean-hausnartzen.html
Eta gure eremu hezitzailean ditugun erronkak:
- Gure eskoletan kalitatezko elkarbizitza sustatu eta horretarako kide guztien ongizatea bermatu behar da.
- Tratu onak sustatu eta baita erantzunkidetasuna.
- Autoezagutza eta autoestimua landu.
- Zaintza curriculumean txertatu behar dugu eta duen balore positiboa berreskuratu.
- Maitasunezko tratu onak bultzatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina