2017/03/27

Tratu onak ez daude modan

Tratu onak ez daude modan. Inguruan ikusten dudanagatik diot. Eta nire inguruan egindako behaketan (emakume, ama, alaba, bikote, pertsona, lagun bezala). Nire seme-alaben “agendan”, eskolan, lagun artean, kirol jardunean… ez da apenas gai honen inguruan hitz egiten, ez da jorratzen. Agian ez nago egia osoa esaten. Azkenaldian, KiVa programa dela ari dira eskolan lantzen. Eskertzekoa da aldaketa baina ez da ez orokorra (Lehen Hezkuntzan ematen da) ez sakona ere. Ez behintzat kurrikulumari begira. Gerta daiteke, irakasle batek aparteko sensibilizazioa izatea horretan eta horretarako (horrelakoak badira, asko zorionez) baina ezin da gain hori irakasle baten izanari lotu. Eta are gehiago, ez dut ikusten Hezkuntza Sailaren agendan honen inguruko lanketa handirik.

Maitasun ereduari dagokionez, nerabeek telebistan duten eredua ikustea besterik ez dago. Mutiletan, tipo gogorra, nesketan, "lerden" itxura. Ez da gehiegi arakatu behar hori topatzeko. 



Ikastaro osoan zehar zaila egin zait irakasleen ikuspuntutik tratatzen diren gaiak nire ikuspuntutik (ama, ez irakaslea) azaltzen saiatzea. Baina, agian, guztietan ez bezala gertatzen zait gai honetan. Alegia, tratu onak, maitasun erromantikoaren mitoa, erantzukidetasuna… eskolan eta etxean jorratu behar dira. Baina etxean gai hauen inguruan kaƱa pixka bat sartzen ez badugu, jai daukate eskolan. Eta honetan, euskararen erabileran bezala, etxekoak eredu gara.


Erronkak


  • Tratu onen inguruan hitz egin,  solasaldia sustatu, gaia mahai gainean jarri. Zer diren eta haien garrantzia jorratu. Enpatia landu. Haurrei galdetu “eta zuk horrelako zerbait gertatuko balitzaizu nola sentituko zinateke?” 
  • Maitasun erromantikoaren mitoa hautsi (horretarako gero eta baliabide gehiago dago)
  • Errespetua zer den erakutsi; norberaren buruari, lagun artekoa, familia artekoa baina baita ere ezagutzen ez dugun pertsonenganakoa ere.
  • Baloreei garrantzia eman. Eta haien gaineko bizitza sustatu.
  • Autoestimua landu.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina