Aurreko
ikasturtearen bukaeran, zuzendariak, irakasle guztiori,HEZKIDETZAri buruzko
ikastaro baten berri emanez,email bat bidali zigun. Berehala,zuzendariarekin harremanetan jarri
nintzen,nire gogo eta nahia adierazteko asmoarekin. Ez nintzen bakarra izan eta
asko poztu nintzen.
Oraindik
gogoan dut,irailean elkartu ginen eguna, aurkezpena, azkaritxoa, ordenagailu
gela,…ur haundiegitan ez ote nintzen
murgildu ere pentsatu nuen. Baina
benetan merezi izango zuela eta aurrera egiteko autokonbentzitu nintzen.
Orduan,
aurkezpena idatzi genuen, hilabete batzuk igaro ondoren, agurra idazteko unea
iritsi zaigu.
Hilabete
hauetan,hainbat eta hainbat gai interesgarri landu ditugu. Lanketa horretan,nik
nituen hainbat ideia eta sinismen kolokan jarri ditut,eta barneratuta nituen haibat jarreren kontzientzia
hartu ere bai.
Ikastaro honetan asko ikasi
dut, eta hausnarketa asko egin ere. Gainera nire etxekoekin eta nire
lankideekin egin izan ditut, eta denok kontzienteagoak garela iruditzen zait.
Nire etxekoekin egin ditudan hausnarketak,oso
interesgarriak izan dira. Nire semeak eta alabak (nerabea),poliki-poliki
betaurreko moreak jartzen hasi direla konturatu naiz. Orain, telebistako
serietan,iragarkietan,nobeletan… emakumearen presentzia,papera, era kritikoago
batean ikusten dute. Gainera, beraien iritzia nirekin partekatzen dute. Nire bikoteak, nire alabak eta semeak, nire
lanetako, sare sozialetan materiala aurkitzen ikustea, oso emozionantea izan
da. Berriro ere garbi utzi didate, hirurak ni baino trebeagoak direla mundu
horretan.
Lankideekin ere,oso une politak bizi izan ditut. Oraindik
gogoan dut,”Aizue,
zergaitik egin dugu Olentzero, heterosexuala?” galdera hori egin
nien eguna. Aho zabalik utzi nituen. Orduz geroztik,tarteka beraiek niri,aste
horretan lantzen ari nintzen gaiari buruz galdetzen zidaten.
Hezkidetza beti izan dut buruan, eta ikastaro honek, gai
honi buruz nuen ezjakintasunaz
konturatzea,lortu du. Gaia sakona
zela eta ni gaiaren azalean nenbilela ohartu naiz. Horregatik ikastaroa oso oso aberasgarria
eta gomendagarria dela iruditzen zait.
Emakumeen
presentzia, genero aniztasuna, indarkeria … Personalki menpekotasun egoera horren kontzientziazio
maila handiagoa dut, eta aldaketarako
griƱa piztu dit.
Ikastarokide guztiok egin dugu lan. Aurkezpen
egunean esan zen bezala,bakoitza bere maila eta egoeratik. Beraz, zorionak eta
eskerrak eman guztiori,egin den lana txalotzekoa dela iruditzen zaidalako.
Hezkidetzan
lan egiten jarraituko dut. Guk ikastolan, estrainekoz, hezkidetza lan talde bat
osatu dugu.( Dagokion watsap taldea ere). Watsap talde hori oso dinamiko eta
bizia da. Albisteak,bideoak,abestiak,…interesgarriak partekatzen ditugu. Gainera,
nik bizitakoaren prozesua biltzen duen abesti bezala, talde horretara bidalitako kanta bat, aukeratu dut.
Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna zela eta,gure
ikastolan lehenengo aldiz hainbat ekimen egin ziren. Eta zeharo hunkitu
nintzen,gure ikastola horrela apainduta ikusi nuenean eta izandako parte hartze
handiagatik.
Talde honek duen proiektotako bat,eta ez oso epe
luzera,gure jolas lekuaren
diseinua,ikuspegi hezkidetzailetik,izango da. Beraz,
lanean jarraituko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina