1. Hurrengo galdera egin diet koadrilako zortzi lagunei: Zer da hezkidetza?
Nire laginaren zortzi indibiduotatik sexuari dagokionez lau neskak dira, eta beste laurak mutilak. Ikasketei dagozkiela horietatik zazpik unibertsitateko ikasketak dituzte: bat erizaina da, beste bat nutrizionista, bestea zuzenbidean lizentziaduna eta gainerako laurak irakasleak(HHn, LHn eta DBHn); goi mailako lanbide heziketa duena, berriz, elektrizista.
Galderari erantzuterako momentuan irakasleak ez direnek hezkidetza berdintasunarekin lotu dute, berdintasunean heztea alegia. Irakasleen artean erantzun landuagoak eskuratu ditut: norbere identitatea eraikitzea generoa kontuan izan gabe; hezkuntzan berdintasuna bermatzea, eta noski, sexua ez dagoela genero bati zuzenean lotua
2. Olerkia
Hezkuntza iraultza izango da,
Ez da lan erraza
Zuk, nik eta denok
Kooperazioan oinarrituta
Indarra batuta
Denon artean
Egin beharrekoa
Tabuak apurtuta
Zaintza ezinbestekoa
Askatasuna bermatzeko, guztiona
3. Aurreko ikastaroko sarrera: #hezkidetza #Usoa
Bere akrostikoa ikusgarria ez bada ere, izugarri gustatu zait. Argia da.
Lehen Hezkuntzan tutore izan nuen lau urtez eta hezkidetzarako lehen pausuak berari esker egin ditut, berarengandik izugarri ikasi nuen eta beti da erreferente.
4. Bost arrazoi Hezkidetza lantzeko

- Bakoitzak bere identitate propio eraiki dezan: aniztasuna
- Feminismoa lortzean guztiok, bai gizonak zein emakumeak, irabazle garelako
- Elkar zaintzea ezinbesteko delako
- Etorkizun hobeago baterako ezinbestekoa delako
- Ohitura sexitak desagertzeko, ohiturak ere lehen aldiz egin zirenean ez ziren ohiturak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina