2017/10/10

Kaixo, Argine naiz. Eta oso ongi zer esan ez dakit. Aspaldi ez dizkiot nire buruari galdera hauek egin. Nor naiz? Nola sentitzen naiz? Zeintzuk dira nire interesak?...
Askotan gertatzen den bezala errazago daukat erantzutea nola dago nire ama, nola pasatu dituen nire alabak bere lehenengo asteak uniberstitatean edo zein diren nire etxeko mutilen interesak… baina niri buruz zer kontatu… zaila.

Azkeneko urtetan superwoman lanetan ibili den neska naiz. Goizetan, lanbidez eta bihotzez hezitzailea, arratsaldetan txoferra (kirol jarduera batetik bestera eta hortik musika jardueretara), gauetan irakasle partikularra, ama eta maitalea. Askotan psikologoa, zaindaria, bitartekaria, arazo konpontzailea, sargento-semana eta nigar zapia. Noizbehinka zoriontsua, gehienetan gaindituta eta gutxitan niretzako denborarik duena.

Eta hona hemen larunbata, goizeko zazpiak eta nire buruari buruzko hausnarketa egiten ikastaro honetarako aurkezpena prestatzeko. Eta bai… gezurra badirudi ere hau da nire momentua (Nafarroan “el momentico”): etxea isiltasunean, eta ni, nire bakardadean nor naizen eta zeintzuk diren nire interesei buruz pentsatzen.

Zer espero dut? Hezitzaile moduan, aspaldin ulertuta daukat zein inportantea den hezkidetza gure klaseko eguneroko dinamikan sartzea eta ikasleekin jaduerak, hausnarketak, antzerkiak, aldarrikapen ekintzak... burutu ditut; ama bezala, dudan motxila patrialkala hustu eta nire alaba eta semeari berdintasunezko bizitza proiektua eraikitzeko baliagarriak izanen dituzten tresnak ematen saiatzen naiz. Gehienetan intuitiboki jokatzen dut: niretzako ez dudana nahi ez diot besteari eginen. Baina oinarri teoriko sendoago bat bereganatu nahiko nuke. Horretarako nago hemen: ikasteko, nire esperientzia partekatzeko, esperientzia berriak deskubritzeko, jende berria ezagutzeko, barre eta negar egiteko, nire beldurrak eta zalantzak azalarazteko... nire arima pantaillaren aurrean pixka biluzteko...

Bai. Hau da nirea den eta niretzako erabili nahi dudan denbora. Aurten nire denbora libre eskasa horrela aprobetxatu nahi dut. Zuekin eta hezkidetza lantzen. Prest nago hasteko.


Amaaaaaa!




Nire denbora bukatu da... hurrengorarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina