Kaixo… Eider Oleaga naiz,
28 urteko gamiztarra. Ni ere tranpan jausi eta bankuarekin ezkondu berria naiz,
Mungiako pisutxo batera bizitzera joan naizelarik. Bigarren Hezkuntzan aritu
naiz lanean azken bost urteotan,
eta jada boligrafo
gorria oso zorrotz duen Ekonomia eta Matematikako irakasle sorginaren fama hartua daukat (eta harro
nago!).
Irakasle
izatearen ametsa txikitatik datorrela dio amak, urtero arbel txiki bat baitzen Olentzero eta Mari Domingiri
egiten nien
eskaria. Eta bizitzak opari bikainak egiten dituenez, ametsa egia bihurtzea lortu dut.
Hala ere, errealitatea ez da beti hain ederra izaten eta bizitako esperientzia
labur honetan berdintasunaren gizartetik urrun gaudela ikusi dut. Dena dela,
amets bat bete bada, zergatik ez da mundu justu eta ideal horren ametsa ere egia bihurtuko?
Duela urte batzuk, ikastolan M8 egunero da! (Twitter: @M8_egunero_da, bloga: M8 egunero da!) izeneko talde bat
sortu zuten lankide fin eta ekintzaile batzuek. Itzelezko ideiak izaten dituzte
eta ikasleek osatutako talde ekintzailearen bidez, berdintasunaren aldeko
borrokan dihardute. Nik ere nire hazia erein behar dudala uste dudalako
ikastaro hau egitera nator, tresna bila.
Hori hala dela, ikastaroa
egiteko irrikaz nago, lan berrien aurrean beti ito egiten banaiz ere. Ez naiz
kapaza izango, ez dut egiten jakingo, ez dut denborarik edukiko, (oh my god!)…
esaten diot nire buruari, baina beldurrak baztertu eta inuzentekeriak alde
batera uzten ditudanean, lan pila erronka interesgarri bihurtzea lortzen dut,
gogotsu jardunez. Beraz, ekin diezaiogun lanari!
Nire
kolorea zein den ikasleei esker topatu nuen, jarraian kontatuko dizuedan gertaeraren bidez: ikastolako jai egun
batean ikasleek jolas bat sortu zuten. Jolasa galdetegi luze bat zen eta nola
ez, galdera gehienak irakasleei buruzkoak ziren. Halako batean hurrengoa
galdetu zuten: zein da beti morez jantzita doan
irakaslea? Eta bat-batean ikasle guztiek batera nire izena oihukatu zuten. Beti izan dut gustuko kolore hori, baina
ordura arte ez nintzen
ohartu arbela parean jartzen garenean jasotzen ditugun ITV azterketak guk
jartzen ditugunak baino zorrotzagoak direla.
Momentu honetan milaka abesti
polit datozkit burura, baina bat aukeratzekotan asteazkenero
arratsaldeetan gure ikastolan entzuten dugun kanta jarriko dizuet.
Bestalde, aurtengo bertso
txapelketa nagusiari keinu eginez, bertso txiki batekin agurtuko zaituztet:
Ikastaro
berri honek
argituko
ditu ilunak
elkarlana
landuz eta
eraikiz
etorkizuna.
Denon parte
hartzea da
aste guztiko
jarduna
gauza
berriak ikasi
lanean
jarriaz burua.
Irakasleon
lanari
emon daiogun
zentzua
eskolako
Hezkidetzan
hartuaz gure
eskua.
Emakumeon
borroka
zabaldu
daigun mundura
denon
indarraren bidez
bultzatuz
berdintasuna.
(Doinua:
habanera)
Kaixo Eider,
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait zure aurkezpena, eta hainbat gauzatan identifikatua sentitu naiz. Bakoitzak bere azitxoa hereinez egingo dugu aurrera, bai. Eta "lan pila erronka interesgarri bihurtzea lortzen dut" esaldia irakurtzean nire burua ikusi dut.
Bestalde, Garazi Goienetxeren abestiak oso gogoko ditut. Egia esan, ez nuen ezagutzen kanta hau, baina bikain aukeratu duzu!
Ongi segi!