Bai, aitortzen dut, teknofoboa naiz. Ez zaizkit teknologiak berriak
gustatzen eta ez zaizkidanez gustatzen ba… ez ditut erabiltzen eta ez ditudanez
erabiltzen ez naiz trebea eta ez naizenez trebea ba... ez ditut erabiltzen… hau
askotan entzun dudan, matematikak eta ikasleen arteko erlazioa bezala: gutxi
gustatzen zaie, ez dute egin nahi et orduan gehiago kostatzen zaie. Bai, badakit.
Eta ikastaroko lehenengo aste hau ze nolako SUFRIMENDUA izan zen niretzako:
on line ikastaroa, teknologien mundu honi hurbiltzea, URL, foro, txat, blog
hitzen atzean zer zegoen ulertzea eta barneratzea...
Eta hona 2. aste honetako gaia ba sareak.... beste hitz multzo berri eta
arrotza: TAC, TEP, EHT, txio, hastag, traolak.... Lortuko dut?
(aste luze bat)
Berreskuratzen dut orain dela aste bat idatzi nuena eta agobiorik gabe
hasieratik hastea erabaki dut.
1. pausua: informatu
2. pausua: sakondu
https://www.youtube.com/watch?v=6-F9L9avcwo
(12 minutu)
3. pausua: gure bloga irakurri eta beste ikaskideek proposatu dituzten
materialak eta loturak begiratu eta hortik (modu naturalean, nahi gabe,
ustekabean...) beste lotura eta bideoetara jo.
4. pausua: hausnarketa egin
Bai, onartzen dut: Sareak ez direla existitzen egitearena zentzugabekeri
bat da eta benetan aste oso honetan ikusi eta ikasitako oso interesgarria
iruditu zait. Sareen alde positiboak ikusi ditut, tresna potente bat
informazioa eta jakintza bereganatzeko eta partekatzeko, modu azkar batean. Eta
ere MUNDUA ALDATZEKO tresna bihur daitekena. Eta hau gustatu zait. Ze azken
finean hori da nahi duguna ezta? Gure gaurko gizartea ez dago orekatua:
Iparraldea eta hegoaldea; aberatsak eta pobreak, pribilegiodunak eta
pribilegiogabeak, aukeradunak eta oztopodunak, eskubidedunak eta
betebeharradunak, zapaltzaileak eta zapalduak, ... eta hau aldatzeko erabili
daiteken edozein tresna ongi etorria izanen da.
Izugarri gustatu zait Garazik saregileen irudiarkin egin duen lotura:
emakumeak elkarlanean, bakoitzak dakien moduan, besteekin batera, denen artean
sarea osatzen.
Oso polita iruditu zait nola Dolors Reig-ek deskribatu duen zein den gaur
irakaslearen papera: edukiaz gain, baloreak eman; eta nola explikatzen duen
mutilen eta nesken arteko denbora libre pasatzeko modua eragina duela ikasketetan,
eta mutilen artean ikasketetan dagoen (eta gorantz doan) porrot joerarekin.
Bestalde, bere alde negatiboak ere ikusi ditut. Beldurgarria Gorettik
proposatu digun bideoa: teknologia berriak eta kontrolaren ingurukoa. Dolors
Reig-ek ere erabilitako hitz jokua hausnarketarako oso ona iruditu zait: flash
mobs eta flash robs eta hau berriro iraskasleen paperarekin lotu ahalko genuke.
Eta horrela ba, pasatu da nire astea. Interesagarria benetan, kontutan
hartzeko tresna berriak ezagutu ditut; hurrengo pausua ausartzea erabiltzen!!
Hala ere Iratxek dioen moduan, nik ere “Hezur eta haragiz beteriko lagunak” nahi ditut. Kontua da jakitea gure eskura beste tresna bat (batzuk)
dugula (ditugula) eta zenbait helburu lortzeko erabili ahal ditugula.
Hurrengorarte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina