2017/10/30

TRANPA?



Sare sozialek alde onak eta txarrak dituztela badakigu. Ni bereziki ez naiz zalea, baina bai ikusten diodala erabilgarritasuna.







Agian izango da nik sentitzen dudalako ez dudala asmatzen sare sozialak harremanatzeko erabiltzean, baina ez dut gustoko gaur egun sare sozialen bitartez sozializatzeko era. Uste dut indibidualtasuna sustatzen duela, eta nahiz eta jende pilo batekin konektatua egon, inoiz baino bakarrago egon gaitezkeela. Tranpa bat direla, alegia. Horri buruzko artikulu bat:


Ikastaro honek etekin handiak ateratzen dizkio sare sozialei, eta saiatzen da ahalik eta jende gehienarengana heltzen. Hezkidetza-ri buruz ari garela kontuan izanda, zabaldu beharreko gaia, sare sozialak oso egokiak dira gure burua ezagutzera emateko.

Nik facebook-a badaukat eta informazio iturri itzela dela deritzot. Baina ikastaro honek twitter-a egitea nire buruari planteatzea eragin dit. Oraindik ez naiz animatu, baina ikusten dudanean hor partekatzen den guztia, momentuan bertan, eta zein mezu zuzenak diren… uste dut formatua atsegin dudala.

Sare sozialen alde onak erabiltzen baditugu guztion onurarako izango da, baina eurek dituzten arriskuez ere kontziente izan behar gara.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina