Ikastaroan aurrera goaz eta
berarekin batera somatzen ari naiz aldaketak, begirada aldatzen ari dela. Begi
bistan dauden gauzaz ohartzen ari naizela.
MIKROMATXISMOA, hori da kontzeptua.
Egunero ikusten diren egoera deserosoak, oso errotuta, normalizatuak… baina
igual igual mingarriak direnak. Begirune eta sentsibilizazio gutxikoak. Horiei
aurre egiteko tresnak behar ditugu; ekintza
batek erantzun bat behar du.
Enpoderazioa hitza hainbat bider
azaldu da, haren beharra baitago. Aurre egin behar diogu. Ohiturak, jarrerak eta egoerak aldatzeko
momentua da. Argi izan dezagun ez gaudela bakarrik, sentitzen da gero eta
gehiago garela.
Eguneroko egoerak aztertzen jarrita,
kosta egin zait mikromatxismoak ikustean. Hori bai, hasi eta Pringle pataten
antzera “Cuando haces POP ya no hay Stop”. Edonon antzematen dira.
Nire gertuko jendearen ehuneko altu
bat emakumezkoa da, eta pixkanaka gero eta kontzienteagoak garela uste dut.
Gure arteko denbora gero eta gehiago baloratzen dugu, gure arteko harremanak
gero eta sakonagoak dira, begirunez, maitasunez, jakinminez, adoretsuak…
berotasuna eta gertutasuna adierazten duten pertsonak dira. Halere, sakonago
aztertu behar dira egoerak.
Behin eta berriro errepikatu bezala,
mekanizatuak gaude, oso barneratuta ditugu egoera batzuk, ez ditugu kolokan
jartzen.
Dena kolokan jarri behar da,
desikasteko, ohartzeko, ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko.
Polita da prozesua, gure barnekoa
kolokan jartzea… duda eta galdera asko sortzen baitira eta aurrera joateko
beraien erantzunen bila joan behar gara.
Aurreko asteko asteburuan, nire
hiriko merkatu batera joan nintzen. Tomate batzuk erostera hurbildu nintzen eta
postuan zeuden bi gizonen jarrera igual izan zen. Hitz egiteko modu berdina, begiratzeko modu berdina, izateko
eta mugitzeko modu berdina.
- Que
quieres guapa? Que te pongo 2 kilos de tomates?
- Hola,
2 tomates ( nire jarrera, nire begirada, nire gorputza ez zen beraien iguala)
- Toma
pruebalo guapa
- No
quiero
- Pruebalo
- No
quiero
Bereahala beraien jarrera aldatu
egin zen. Ez zen konplizea, ez zuen hitz egiten…. Kobratu eta agurtu egin
nintzen.
Kanpotik ikustean nire jarrera
aldatuko nuke, beste estrategiak erabiliko nituzke, beste erantzunen bat, baina
tira… egindakoari aurre egingo diot.
Konplizea izan behar nintzen? Bere hitzei irribarre
batekin erantzun?
Apurka esnatzen noa, uste baino
estrategiak ditudala uste dut eta mikroiraultzak egiteko prest nago.
Atzo gauean arropa denda batzuetatik
paseatu nintzen. Ez erosteko, baizik eta egoera beste ikuspuntu batetik
ikusteko.
El Corte Inglésera heldu nintzen.
Ixteko gutxi falta zen, jende gutxi ginen. Lanean zeuden pertsona guztiak
emakumezkoak.
Arropa tolestatzen, materiala
antolatzen, beraien artean hitz egiten, beraien uniformearekin jendea
atenditzen…
Bi gizonezko ikusi nituen, biak
gorbatadunak. Kutxa ondoan, antolatzen, agintzen, berrikusten besteen lana…
tentsio puntua jartzen. Gizonezko horien
ondoan zeuden emakumeen jarrera ez zen oso naturala, presiopean, aginduen
artean.
Nire ondoan zegoen lagunak laguntza
behar zuen eta gizonezkoarengana joatea esan nion. Hurbildu, agurtu eta
gizonezkoa berehala emakume bati deitu zion. Galduta zegoen, ez zekien zer
erantzun eta emakumeari txanda eman zion. Emakumea, langilea, berehala konpondu
zigun gure duda.
Bi egoera baino ez. Baina gero eta
gauza gehiago ikusten ditut. Errazagoa egiten zait besten egoerak ikustea,
baina banabil nire egunerokotasuneko egoera batzuei aurre egiten.
Aurretik esandako guztiarekin bat
nator, guztiek esan dutena pentsatu eta sentitzen dut. Beste hitz batzuk eta
agian beste material bat erabiliko nuke, baina interesgarria eta aberatsa
egiten zait besteek idatzi dutena irakurtzea.
Iazko edizioko hainbat post
irakurrita ikusten dut ildo beretik goazela eta joan nahi dugula. Ane Leniz eta
Idoia Luzuriagan testuekin geratuko naiz. Eta guztiz ados nago MAITASUNAren kontzeptuari
buelta asko eman behar dizkiogula. Kontzeptuak kolokan jarri, behin eta berriz
errepikatzen den kontzeptua DESIKASI behar dugu.
Pantallas amigas-eko orrialdearen
aipamena egiten du, eta begirada botaz gero hainbat tresna eskuragarri ikusi
ditut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina