2017/11/16

GURE GARAIA, GURE GARAIPENAK!

HERRI KIROLETAN EMAKUMEAK


   
 
     Herri kirolen lehian geroz eta emakume gehiago agertzen ari dira. Hemengo bizimodua zela eta asko izango ziren etxean aizkoran aritzen ziren emakumeak, dena den plazara ateratzen oraintxen hasi dira. Aurten egin da aurrenengo aldiz emakumezkoen urrezko aizkolari txapelketa. Egin beharreko lanak gizonezkoenak baino laburragoak direla aipatu behar da. Alazne Etxaburua, Irati Astondoa, Miren Urkiola, Idoia Etxeberria, Leire Astiasaran...geroz eta luzeagoa da plazan dabiltzan emakume herri kirolarien zerrenda. Aupa gu eta gutarrak!

OILASKO BILTZEAK


      Oilasko biltzeak herriko jaietan baserriz baserri egiten diren eskeak dira. Duela hamarkada batzuk pentsaezinezkoa zen emakumeak bertan irtetea; herriko gizon ezkondugabeek soilik izaten zuten baimena. Gaur egun ia herri gehienetan emakumeak ere irteteko baimena dute. Gizon eta emakumeen artean ez da ezberdintasunik ematen; ez beintzat antolaketa bidez. Kide orok hartzen duen rolaren arabera noski agertuko dela genero ikuspegia eta hezkidetzaren beharra. Honek herriaren isla adierazten du, honelako erabaki sakonak hartu dituzten herriak aurrerakoiak direla deritzot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina