2017/11/20

Jai Hezkidetzaileak ospatzen!

Aste honetako blokean "jai eta ospakizunak" miatzen ari garelarik, Iruñean "La Manadak" 18 urteko neska bati egindako bortxaketaren inguruko datu berriak izan ditugu. Tamalez, jai eta ospakizun gehienetan, guztietan ez bada, horrelako egoerak ematen dira. Nire iritzi propioan, lehen ere ematen zirela uste dut, baina gaur egun, eskerrak, gehiago zalatzen direlakoan nago. 




Baina, zer dira festak? Antropologia feministak oso argi du: Festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultura- adierazpen sendoak baizik". Beraz, gure kulturarekin bat datoz. Hori dela eta, jaiak banan banan aztertuz gero, androzentrismoaz kutsatuta daudela soma dezakegu. Farapi taldeak dionenez festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki". 




Astean zehar irakurritako irakurgaian oinarrituta egindako kontzeptu mapa aurkezten dizuet. 

Ikastarokideen ekarpenak irakurriz, "Jai eta ospakizunak betaurreko moreekin ikusirik" nire arreta deitu du. Lehenengo eta behin, tituloa pilo gustatu zait. Hortaz aparte,  azalpen argiak eta irudi deigarriak ditu. 

Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabiderik onena Irakasleek  jai eta ospakizunen hausnarketa sakona egitea izango litzateke. Nire ustez, ez badugu hausnarketa egiten, ez dago ezer aldatzerik. Beste alde batetik, ospakizunak hezkidetzatu behar ditugu. Bada garaia!! 




Hau guztia eremu hezkidetzailean lantzeko erronkak politak dira:
- Ospakizunen azterketa sakona egitea: zer da ospatzen ari garena? Zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ados gaude? Zeozer aldatuko genuke?

- Ospakizunak birplanteatzea: Sexu genero estereotipoetatik at daudenak sortu.



- Gure ikasleei gozatzeko bide osasuntsuak daudela irakatsi. 


Jarri ditzagun betaurreko moreak!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina