2017/11/13

Zur eta lur feminismoaren istoriarekin

Nire izenburuak dionenez, zur eta lur geratu naiz feminismoaren istoriarekin. Nire eskola garaian zeozer ikasi banuen ere (sufragio unibertsala eta pare bat gauza gehiago), gai honen inguruan ezer gutxi nekiela aitortu beharrean nago. 
Egun hauetan feminismoaren istoria eta emakume feminista ospetsuenen inguruan irakurri eta irakurri ibili naiz. Ikaragarria iruditu zait zenbat emakumek borrokatu dute orain arte berdintasunaren bila eta hala eta guztiz ere, mugimendu berria dela dirudi. Zergaitik? Ez zaiolako garrantzirik eman mugimendu honeri. Eskolan ez ziguten ezer irakatsi, ezta unibertsitatean ere. Komunikabideetan ez dute aipatu ere egiten. Horrek borrokan gogotsuago ibiltzeko indarrak eman dizkit. Entzun behar gaituzte!



Nire hitzekin egindako olerkia aurkezten dizuet. Era labur batean, emakume feminista ospetsu batzuen izenak gogoratu eta goraipatu nahi izan ditut. 


Aurreko urteetako ikastarokideen ekarpenak irakurriz, Leire Imaz Zubiaurren ekarpena gustatu zait: Feminista izatea beti al da eroso? 
Bere ekarpena irakurtzen hasi eta nik idatzitako paragrafoa zirudien. Guztiz identifikatua sentitu naiz bere lehenengo lerroekin, ni ere egoera horretan topatu dudalako nire burua.

Nire inguru hurbilean, lanean adibidez, hainbat gai feminista jorratu beharko litzateke. Horietatik bi aukeratu beharko banituzke, hauek liratekeen:
- Zer da feminismoa eta bere istoria azaldu. Oso garrantzitsua iruditzen zait errotik astea, non eta zelan sortu zen.

- Emakume feminista aipagarrienak aztertu. Lan polita eta oso sakona bada ere, benetan interesgarria eta ezinbestekoa dela iruditzen zait.




Emakume feminista bat bakarrik aukeratzea oso zaila bada ere, une honetan Celia AmorĂ³s aukeratuko nuke. Alde batetik, gaur egungo emakumea delako eta horrek gertuagotik jarraitzea ahalbidetzen didalako. Bere bibliografiari behatuz, hainbat liburu interesgarri idatzi dituela ikusi dut eta nire hurrengo helburuetako bat bere ekarpenak irakurtzen joatea da. 
Beste alde batetik, feminismoaren istoriaren alde gogor ekiten diolako gustatzen zait. Berak dioen moduan gaur egungoa ezin da ulertu feminismoaren istoria ikasi gabe. " No se puede ser persona sin este bagaje" (sin conocer la historia de la teoria feminista) bere hitzetan argi geratzen da emakume guztiei ematen dien garrantzia. 


Izan ere, bakar batek ezin ditu aldaketak lortu, baina guztion artean gauza asko lor ditzakegu. Egin dezagun borroka! 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina