...................................................................................
Patriarkatua
Referente maskulinoa
Onesten duen
Teoria da.
Androzentrismoak jarri du
Gizona
Oinarrian eta
Ni, emakumea,
Ikustezin.
Sala dezagun
Tranpa
Aunitz duen
Kultura.................................
...................................................................................
Beste
urteko lanen artean, oso gustokoa izan dut Maite A.S. ren sarrera:
Oso izenburu aproposa jarri dio bere post-ari: Ikusi makutsi zer
ikusi? Emakumea ikusi. Honetan ezaguna den jokua eta emakumeek bizi
izan duten inbisibilizabioarekin hitz joku bat egin du.
Euskal emakume aintzaindarien artean hona bi:
Emiliana de ZubeldÃa e Inda (1888-1987) nafartar pianista eta musika egilea. Emilianak bere
lehenengo musika kontzertua 5 urtekin eman zuen eta 16 urtekin Madrilera joan
zen. 18 urte bete zituenean, bere musika ikasketak jarraitzera Parisera joan
zen.
Ondoren, mundu osoan zehar ibili zen musika
kontzertuak ematen eta musika irakasten.
Hona hemen beste bat:
Maite Ruiz de Larramendi (1.975 - ): Emakumezko pala jokalari. Munduko
Emakumezko Paleta Goma- Trinkete txapelduna (2.011)
Maite Ruiz de Larramendi, Beasainen jaio zen 1975ean. Bere familiarekin
batera Lizarrara joan zen bizitzera eta hor hasi zen frontoian esku-pilotan
jolasten anaiekin. Poliki-poliki umeen arteko txapelketetan parte hartzen hasi
zen eta gehienetan neska bakarra zen. Hasiera batean ez zen egon inolako
arazorik, baina 15 urte bete zituenean egoera aldatu egin zen eta pilota utzi
behar izan zuen.
Hiru urte luze pasatu ziren eta 18 urte zituenean
Adon Larrionek etxera deitu zion. Palan aritzeko neska talde bat osatu nahi
zuen eta proba bat egin nahi zion Maiteri, talde honetan parte hartzeko. Amak
baietz esan zuen eta horrela gaur egun arte…
Lortutako
txapela eta dominaz gain berarentzako oso inportanteak izan diren beste bi sari
jaso zituen 2011-ean: Nafarroako Kirolari Hoberena (2011) eta Mundialeko
Pilotari Hoberena (2011).
Azkeneko sari hau jasotzerakoan,
hunkituta, hurrengo hau esan zuen: “emakume batek, pilota munduan lor zezakeen
gehiena lortu dut; sari hau emakume guztiei eskaintzen diet”.
Eremu
hezitzailean landu beharreko erronkei dagokienez, Maite AS.-ek aipatzen dituen
erronkekin bat egiten dut ere:
· Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen
ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
· Emakumeen ekarpenak ezkutatzeko erabiltzen diren
mekanismoak identifikatu eta apurtu
· Emakumeak eta neskak ahalduntzea. Objektu pasibo izatetik
subjektu aktibo izatera pasatzeko. Izaro Arberen herriako horma irudiko leloak
dioen bezala: "ez amestu zure bizitzie, bizi zure ametsak"
· Curriculuma eta materialak aztertu. Berton patriarkatuak
emakumeak ikusiezinak bihurtzeko erabiltzen dituen mekanismoak identifikatu eta
eraldatu. Emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatu.
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina