Protagonistak, emakumeak protagonistak.
Historian zehar emakume asko ez dira bere historiaren protagonista izan, edo hobeto esanda, ez diote utzi protagonistak izaten.
Pasadan urteko ekarpenetatik Maiten “Ezkutukoa ikusaraziz, baloratuz”
izenekoa aukeratu dut.
Zergatik aukeratu izan dut? Batetik oso gustora irakurri izan dudan ekarpen bat ezan delako, baina batez ere euskal emakume aitzindari bat aukeratzerakoan Mailen Lujanbio aukeratu zuelako.
Eta hori bera izan da nik ere egindako aukera. Zergatik Maialen? Ba Maialen Lujanbio euskal kulturan emakumeen protagonismoaren sinbolo garrantzitsu bat delako.
Gizartean bezala, bertsolaritzaren arloan ere gizonezkoek izan dute monopolioa. Nahiz eta emakumezko asko izan diren beraien etxeetan bertsotan, eremu publikoan gizonezkoak izan dira urte askotan protagonistak. “Bertsolari” dokumentalean Maialenek adierazten duen bezala, bertsolaritzaren inguruko emakumeei buruzko lehenengo erreferentzi publikoa lege baten izan zen. Lege hori emakumeen presentzia debekatzeko izan zelarik.
Pixkanaka, emakume bertsolariek presentzia gehiago izaten joan dira, baina protagonismoa lortzea ez da hain erreza izan. 2009. Urtea oso esanguratsua izan zen bertsolaritza munduan eta euskal kulturan ere esatera ausartuko nintzake. Urte horretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea emakume bat izan zen, Maialen Lujanbio hain zuzen ere. Emakume bat lehenengo aldiz txapeldun. Andoni Egañak “txapela”pasatu zion Maialen Lujanbiori. Txapel horrekin gauza asko sinbolizatu ziren. Baina sinbolorik eta garrantzitsuena, nire ustez, bertsolaritza munduan emakumeek beraien protagonismoaren jabe egitea izan zen. Momentu horrek, bidea zabaldu egin die beste emakume bertsolari askori.
Laster izango da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta tamalez emakumeen presentzia ez da aurreko urteetakoa baiño handiagoa izango. Urte honetan, finalisten artean bigarren emakume bat ikusteko esperantza nuen, baina hurrengo edizio batera itxaron beharko dugu. Hala ere, finalaurrekoan izandako momentu pare bat berreskuratu nahi ditut.
Batetik Maialen Lujanbioren "Dena ondo zihoan, argia piztu den arte" gaiaren inguruko bertsoa. Goian agertzen den bideoan ikusi, entzun eta gozatu dezakezue. Gorputz ez normatiboen, edo arlo afektibo-sexualean dagoen aniztasuna balorean jartzen du. Hori guztia, hiru bertsotan. Hori bai abilezia.
Berreskuratzeko
beste bertso bat Nerea Ibartzabalek «Usaina sumatu eta urduri jarri zara»
gaiaren inguruan sortutakoa. Hilerokoa lehen aldiz etorri zaion eta udalekutan
zegoen hamabi urteko neskatoaren paperean sartu zen Nerea. Hilerokoa eta bere
inguruko edozer ezkutatzeko joera izaten da gure gizartean, eta bertso honekin
egoera hori ikustarazten du Nereak. Bertso bukaera, eskoletako hormetan
kokatzekoa da. Klikatu hemen bertsoa entzuteko.
Eta azkenik, Miren Amurizaren finalaurreko azken saioa berreskuratzeko beharra sentitzen dut.
Horrela ari izan zen Miren, sudurretik odoletan.
Ni neu askotan
egon naiz sudurretik odoletan, azterketa batean, autobusean, kalean edo lotan.
Eta oso egoera deserosoa da, batzuetan arnasa hartzea ere kostatu egiten zait.
Eta Miren odoletan ikusi nuenean, ez nekien zer gertatuko zen hurren. Baina
berak mukizapi bat hartu, eta bertsotara bueltatu zen.
Lehen esan dudan moduan,
abillak dira gure neskak. Oso abillak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina