2017/12/18

GAKOA DA NORK AGINTZEN DUEN JAKITEA


"Alizia Lurralde Miresgarrian" izeneko ipuinaren zati bat da goian ikusten dugun esaldia. Lewis Carroll, idazlea izateaz gain, hizkuntzalaria zen eta gizartearen aztertzaile aparta. Esaldi honetan ideia konplexu bat oso modu pedagogikoan laburbiltzen du, hain zuzen, hizkuntza ez dela zoriz sortutako tresna bat, baizik eta bere baitan, gizartean ematen diren potere harremanak gordetzen direla eta hauen arabera eraikiko direla hitzen esanahia.
Ideia honi tiraka, genero azterketa argia egin dezakegu erabiltzen dugun hizkuntzaren inguruan, izan ere, potere harreman sozialak islatzen baditu, derrigorrez, genero harremanak islatuko ditu. Hizkuntza harreman horien bitartez eraikitzen da, eta aldi berean, jendartearen islada izanarren, potere harremanak indartzen ditu. Hori dela eta, hizkuntza sexista edo hizkuntzaren erabilera sexistaren arteko eztabaida antzua dela iruditzen zait, izan ere, hizkuntza ez da erabilerarik gabe existitzen, egunez egun eraikitzen da, eta eraikuntza prozesu hori gabe, ez da tresnarik existitzen. Aldi berean, elementu honek ahalbideratzen digu gaur egun nagusitzen den hizkuntza sexista eta androzentrikoa aldatzeko aukera irudikatzea. Izan ere, eraikitzen den guztia deseraiki daiteke, eta beraz, gaur egungo hizkuntza eredua aldatzeko urratsak ematea posible eta beharrezkoa da.

Honi begira, hainbat konpromiso beharrezkoak dira. Alde batetik, potere politiko eta kulturala kudeatzen duten eragileen aldetik. Eragile hauei dagokie hizkuntza inklusibo bat eraikitze bidean, oinarriak jartzea eta derrigortasuna lantzea. Beste alde batetik, herritarren konpromisoa beharrezkoa da ere. Hizkuntza guztiok egunero erabiltzen dugun tresna da, eta beraz, guztiok berreraikitzen dugu bere forma eta edukia. Guztion ardura da, beraz, hizkuntza ez sexista baten aldeko urratsak ematea. Eta azkenik, bereziki, trasmizio sozialaz arduratzen diren eragileen konpromisoa beharrezkoa izango da. Atal honetan hezkuntza eta hizkuntza komunitateak zein komunikabideak kokatuko genituzte, eta ziurrenik eremu hauetan daude hizkuntzaren eraikuntza egoki bat egiteko beharrezko gakoak menperatzen dituzten subjetoak.

Azkenik, hizkuntza elementu dinamikoa dela kontuan hartuta, beharrezkoa da etengabeko tentsioa mantentzea gai honi begira, eta sortzen diren forma berriak inklusiboak, berdintzaileak eta aniztasunak islatzen dituenak izan ahal izateko.

Aukeratu dudan gida lupa violeta izenekoa da. Oso erabilgarria iruditzen zait, erreza eta berritasun askorekin, batez ere, gida bera erabiltzeko moduari dagokionez. Gaur egun, ohiko hiztegi forma duten gidak baino, errezagoa eta erakargarriagoa egiten da App moduko tresnak erabiltzea.

Aurreko edizioetatik post hau aukeratu dut, batez ere, definizio ona egiten duelako, eta gainera adibide ezberdinak zein gomendioak ematen ditu hizkuntzaren erabilera hobea egin ahal izateko.

#Sandra #hizkuntza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina