2017/01/14

Errepresentazioa eta denborare erabilera

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA



AIPATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN,ez da errekonozitzen.Leku bat izendatzea, monumento bat diseinatzea edo oroitzapenezko plaka batekin seinaleztatzea oroimen sozialaren parte da.





Espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak  zein pribilegioak finkatzen ditu, baita adin eta aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.Patioen konfigurazio tradizionalak haien erabileran hierarkia zehatzak ezartzen ditu. Egoera honi erantzuna eman behar zaio.






Gazte gehienak telebista zein interneta egunero uztartzen dituzte.Telesailetan azaltzen diren sexu-genero estereotipoak gazteengan eragina dute, bereziki neskeengan.   Kontutan izan behar ditugu novelas juveniles diren horiek ere. Hori horrela,irudi eta eduki sexistan edo emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen edo bultzatzen dutenak  hedabideetatik kendu behar dira.

Adibidez BLUE JEANS idazlearen  nobelak,zinera eraman direnean ez ditu kritika onak lortu.

“El Club de los Incomprendidos” es la adaptación española del libro “Buenos Días Princesa” de Blue Jeans (seudónimo del sevillano Francisco de Paula Fernández). Dirigida por Carlos Sedes, la cinta presenta a un grupo de seis adolescentes en Madrid, enfrentados a sus dudas, miedos, prejuicios, inseguridades y los enamoramientos propios de la adolescencia; o más bien, tan típicos de este género de películas. Sobrecargado de clichés, el mismo filme hace difícil apreciar el mensaje propio que promulga: romper estereotipos.



Iazko ikastarokideetatik,Edurne Iribar aukeratzen dut.Bere post-ean idatzitako ideaia nagusiak, nik azaltzen ditudanaren oso antzekoak direla,iruditzen zaidalako.



Azken egun hauetan,irratian berri hau entzun dut.
Nuevos nombres para tres calles de Bilbao
Las sirgueras y las sufragistas Clara Campoamor y Benita Asas se incorporan al callejero en sustitución del muelle Churruca, Eusebio García Alonso y Hermógenes Rojo, que desaparecen por la Ley de Memoria Histórica
   

LANTZEKO ERRONKAK

-Patioen diseinoa,parekidea izan dadin aztertzea.
-Hiri edo herrietako kale edo plazetan emakumeen presentzia aztertzea eta horren inguruan hausnararaztea.
-Intenet eta telebistak eskaintzen dituen emakumezko eta gizonezko ereduak, ikasleei era kritiko batean aztertzen erakustea.Talde dinamika batzuk eginez.
-Ikasgeletan neska eta mutilen parte-hartzea ahalik eta parekideena izan dadin saiatzea.


ERREPRESENTAZIOAZ

Aste honetan errepresentazioaz eta denboraren kudeaketaz aritu gara. Garrantzi handia du emakumearen eta aniztasunaren presentziak espazio fisiko, birtual eta ikus-entzunezkoetan.
Gure herrietako kaleen izendegiak, oroigarriak… bizi dugun gizarte ereduaren isla dira, Azpeitian 77 kale edo auzotatik bik bakarrik daramate emakumeen izena, Olazko amaren plaza eta Magdalena auzoa, biak ama birjinak.













"Espazio publikoan emakume arrunten edo nabarmendu direnen lanari eta bizitzari buruzko erreferenterik ez izateak bere horretan eusten dio esfera publiko eta pribatuaren arteko banaketa sexudunari”.

Espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan berriz sexu genero sistema apurtzen duten ereduak aurki badaitezte ere, oso gutxi dira eta ez daude presente gure eguneroko bizitzan. 

Ezinbestekoa da emakumeen presentzia gure hiri eta ikastetxetan presente egotea, baita espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan ikusten ez dena ez delako existitzen.


Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko:
  • ·         Patioen eta ikastetxeko beste eremuen antolaketa aztertu eta beharrezkoak diren aldaketak egin.
  • ·         Neska eta mutilen parte hartzea ahalik eta parekideena izaten saiatu
  • ·         Herrian izan diren emakume esanguratsuen biografia ikertu
  • ·         Ikus-entzunezkoetan agertzen diren emakumezko eta gizonezko ereduak ikasleekin aztertu eta balore sexistak identifikatu.





Azpeiti eta Azkoitiko hezkidetzako foroek, udalaren eta harremonitz elkartearen laguntzaz “jolas denbora” egitasmoa jarri zuten martxan Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetan. Hiru urtez ari dira jolas orduetako gunean hezkidetza sustatzen, genero desberdinen arteko harreman justuago eta naturalagoei indarra emanez.
   
http://urolakosta.hitza.eus/2015/02/24/naturaltzat-jotzen-ditugu-erabat-kulturalak-diren-jarrerak/



Iazko post bat

2017/01/13

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen

Gai honen inguruko hausnarketa egiterako garaian, hainbat aspektu nabarmenduko nituzke: espazioa kaleetan, espazioa hezkuntza eremuan eta espazioa ikus entzunezkoetan. 


Ezinbesteko garrantzia du kale izenetan emakumeak agertzeak, horrek eragina du memoria sozialean eta heziketan.















Oso garrantzitsua da hezkuntza eremuan ematen diren espazio banaketak birplanteatzea: bai patinan baita komunetan ematen diren banaketak birdefinitu beharko lirateke ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio egokiak izatea nahi badugu.


Oso garrantzitsuak dira sarean biderkatzen ari diren emakumeen eta gizonen errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko saiakerak, pentsaera kritikoa eta salaketa zuzenak ahalbidetzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak. Sistema patriarkala zalantzan jartzen duten ahots anitzetara iristeko eta norberarena hedatzeko aukerak erraztu eta zabaldu dira teknologia berriei esker.

Iazko ikastarokideen ekarpenak irakurriz, Edurneren sarrera gomendatzen dizuet: Errepresentazioa eta denboraren erabilera.

Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen berri bat aipatu beharko banu, honakoa aurkeztuko nuke: lehengo urteaz geroztik, New York-en komunak ez dira gehiago sexuaren arabera banatuko. Edozeinek, edozein komun erabiltzeko aukera izango du. Emakume/ gizon binarismoa apurtzeko eta genero- marka deseraikitzeko balioko dute komun neutro hauek. Oraindik geratzen zaigu zer ikasia:

Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak, besteak beste:

-Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaintzea.
-Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus- entzunezko ekoizpenak bistaraztea.
-Desberdinkeriak identifikatzea, aldaketetarako bideak irekitzeko.
-Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa eta diseinua aztertzea neska/ mutil binarismoa ezabatzeko.
-Herrietan, kaleen izendegiak aztertu eta emakumeak bisibilizatzea.
-Hedabideetan irudi eta eduki sexistak ezabatzea.