Zein garrantzia
duen gure garapenean murgilduta gauden ingurune soziokulturalak! Zein erraz eta
oharkabean joaten gara eraikitzen genero indarkeria!
Asturiaseko
Emakumeen Institutuak EDUCACIÓN AFECTIVO-SEXUAL. ADOLESCENCIA Y VIOLENCIA DE GÉNERO izenburupean argitaratutako txosten honetan oso garbi erakutsi eta
salatzen dira lotura horiek. Heziketa
afektibo-sexuala jarduera pedagogikoa bezala defini daitekeela irakur dezakegu,
informazio zehatza eta kontrastatua, zorrotza, erabiltzen duena, objektiboa,
alderdi biologiko, psikiko eta sozialak hartzen dituenak kontutan sexualitatea
eratzeko. OME (edo OMS)-k jasotzen duen bezala, eskubide bat ere bada,
askatasuna, ekitatea edo pribatasuna bezala, eta oinarrizko bidea emakumeak eta
gizonak berdintasunean eta diskriminaziorik gabe elkarrekin bizi daitezkeen
sozietatea eraikitzeko.
Afektuen eremuak
emakumeoi suposatzen digun aldaketaren inguruan mintzatzen da bideo honetan
Amelia Valcarcelek eta gogoratzen digu: “(Las
personas que nos dedicamos a la docencia) Llenamos las cabezas de conocimiento
y los cuerpos de actitudes”
Foroko Hezkuntza Sexuala bideoan Mireiak aluari
buruz komentatzen zuenaren antzera, Haizea Miguelak eta Begoña Zugadik baieztatzen
dute denok ikasten dugula oso gaztetik zakila edo barrabilak marrazten eta galdera
hau luzatzen digute: ¿SABRÍAMOS DIBUJAR UN CLÍTORIS? , emakumeak
eta gizonak ez garelako posizio beretik abiatzen ia ezertan, eta, inongo
zalantzarik gabe, erabat ezberdina da gure abiapuntua sexualitateari buruz
aritzeko garaian. Gure gorputzean mundu guztiak agintzen du: gurasoek, nebak,
mutil lagunak, apaizak, politikoak, legegileak, sinesmen ezberdinetako elizak eta
abar; gutariko bakoitzak bere emakume gorputzean sartzeko jabegoa ez duela
ikasten dugu oso txikitatik, naturalizatu egiten dugu gorputza ezagutzeko baimen eske ibili behar izatea. Gizon
heterosexualaren eredua gailentzen da emakumearen gorputz, desira eta
afektibitatean agintzeko, baina baita ere hetero-arautik kanpo bizi nahi duen
edozein pertsonaren gorputz, desira eta afektibitatea suntsitzen saiatzeko.
1.- Aste
honetako gaiaren inguruan landutako guztiaren artean bi ideia bakarrik aukeratu
behar baditut, hauekin gelditzen naiz:
- Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak hetero-arautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harremanen eta bizitza modu desberdinen aniztasuna agerian jarri eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatuz bizi ahal izateko
- Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte, (harreman) horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai
Animatu
naiz, baita ere lelo bat sortzen, irudi honetan jasota gelditzen dena.
2.- Iazko
ikastaro-kideen artean, oraingoan Haizea Egigurenen ekarpenarekin gelditzen
naiz. HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALAZ HAUSNARTZEN testua, agian, sinplea da, baina indar handia dutela kontrasterako aukeratu
zituen bi irudiak pentsatzen dut, horregatik aukeratu dut.
3.- Ikasleekin erabiltzeko, aste honetako gaiaren inguruko baliabide
posibleen artean, bi bideo luzatzen dizuet:
Plastikozko panpinak from Donostiako Bilgune Feminista on Vimeo.
YOLANDA DOMINGUEZ artista-kazetariak
publizitatean agertzen diren irudi multzoa deskriba zezatela eskatu zien 8
urteko ikasle batzuei. Ikusitakoaren arabera, umeek ulertu zuten “neskak gaixo
daudela, mozkortuta edo hil zorian. Mutilek, berriz, super-heroiak, jarduera
buru, talde nagusiak edo enpresariak gisa”. Emaitza hauetan ere garbi ikusten
da bortizkeria inplizitua dagoela irudiekin zer ikusia duten eta lau haizetara
zabaltzen diren irudi indartsu hauetan, “gizon” eta “emakume” estereotipo negatiboenak
indartuz.
Horregatik,
sentsibilizatzeko, lehenbizi bideo hau jarriko nieke gure ikastetxeko ikasleei
eta, ondoren, Donostiako Bilgune Feministak 2011ko abenduan San Martin azokaren
parean publizitatean erabiltzen diren emakumeen estetika eta gorputz faltsuak
salatzeko kanpaina luzatuko nieke:
4.- Eta eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronkak?. Asko,
ugari, baina denak ezin direnez batera jorratu, lehentasuna hiru hauei emango
nieke:
- Indartu sexu eta genero binarismoen deseraikitze lanaren aldeko saiakerak.
- Ikasleekin landu sexualitatea genitaletara mugatzen duen joera, sexualitatearen espresio anitzak eta gorputz osoaren plazerrerako aukerak bistaratuz.
- Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarritutako edozein sexualitate-adierazpen zilegitasuna aldarrikatu, beti ere elkar ardura, elkar balorazioa, komunikazioa eta benetako askatasuna daudela ziurtatuz.