Ohikoa den esaldi hau, oraindik aldarrikatu behar izatea…
Egun hauetan, bost gizonen epaiketa pil pilean dago, emakume baten bortxaketa
anitza dela eta… Iaz gertatutakoa bada ere, aipatuko ez ditudan hainbat arrazoiengatik
labean dagoen berria da.
Zoritxarrrez emakume hura, jai bizi, alai eta
jendetsuenetariko batera joatea erabaki zuen, ondo pasatzeko asmoz. Zoritxarrez
bost gizon hauek, bere bidean gurutzatu ziren. Zoritxarrez, tamalez badakigu
zer egin zioten… Jaiak gureak al dira? Antza denez batzuentzat ez… ez daukagu
ondo pasatzeko eskubiderik, ez daukagu kalean bakarrik ibiltzerik, ez daukagu
tabernetan sartzerik…
Zoritxarrez, batzuk oraindik arima eta izaera gabeko zulodun
pertsonatzat gaituzte… Sexu harremanak gimnasia hutsa balira bezala… Eta
zuloratze gehien egingo dituena, “manada”ko nagusia izango delakoan daude…
Zoritxarrez, istorioa oso ezaguna da… Zoritxarrez emakume askorenak ez ditugu
ezagutuko… Zoritxarrez emakume asko bakarrik egon dira…
Jaietan horrelakoak eman izan dira, batzuentzako jai dena
beste batzuentzat giza-eskubideen urraketak dira. Zorionez urteak aurrera doaz,
eta nire nerabezaroko jaiak eta oraingoak guztiz desberdinak direla azpimarra
dezaket. Zorionez emakumeen partaidetza nabaria da, eta gehiagora doa. Zorionez
emakumeok elkartu gara… Zorionez indarrak batuz, irabaztezinak bilakatuko gara…
Hona hemen “La Algarabia” olerkia euskeraz:
“Itzarrik dagoen andre bate,k
beste andre bat itzar dezake.
Bigarrenak ondokoa itzartzen du.
Eta hirugarrenak herri osoa itzar dezake.
Eta denen artean sortutako
astrapalak gizateria guztia itzar dezake.
Eta mundua goitik behera irauli.
Begietan egunsentia daroan Andrea
azkenik biderkatzen da.”
Bizi naizen herrian, Emakumeen Elkartetik bultzatuta, bi
urtez Zapatu Morea antolatu da. Arrakasta ikaragarria izan du, eta bertan parte
hartzen dutenak lanez gainezka dauden arren, gogoa eta motibazioa beti
irabazle!
Aurreko
ikasturteko posten artean, posta grafikoki hornitu ahal izateko erabili
izan dut. Irudia gustokoa izan dut. Orain dela gutxi arte, jaiak gizonentzako
zirelako… Eta emakumeak bitartean sukaldean, gonbidatu guztientzat bazkaria
prestatzen. Nik jakin gabe, intuizio hutsaz, zenbat aldiz esan egin diot nire
amari…” Horrelako bazkariak hobe
jaietatik at… Bestela zuk ez dituzu
disfrutatzen…” Ospakizun guztietan, oso ohikoa da, lan pila ematen duten
jakiak prestatzea… eta nik beti pentsatu izan ohi dut, egunik aproposenak
direla, prestatzen dena prestatuta ere, berotzen erreza izatea, GUZTIOK kalean
azken mementora arte egon ahal izateko, kaleaz disfrutatzeko, kaleko giroan
murgildu ahal izateko…
Hezkidetzailaren ikuspuntutik, jai partehartzaileak
antolatzea funtsezkoa dela esango nuke, edonoren partaidetza bultzatuz, herriko adin tarte guztientzat, eta pertsona ororentzat
. Bestalde jaietan, bereziki emakumeen segurtasuna bermatu behar da, beldurra
partehartzea mugatzen duelako, eta ez bagaude ez gara egongo…
Horretaz gain, orokorrean emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa
da, emakumeen sareak bultzatuz. Hauxe da nire ustez, hezkidetzaren erronka. Eta
ikastetxeetan landu beharrekoa litzateke… Farapi taldeak esaten duen moduan “Festak bizitzaren erdigunean baidaude (…)”,
eta ikastetxeen ardura bizitzarako pertsonak hezitzea da.
Post honetako kanta,
https://www.youtube.com/watch?v=rJs9JIrVObY
Post honetako kanta,
https://www.youtube.com/watch?v=rJs9JIrVObY