2018/01/19

EMAKUMEAK ENTZUTEA, GIZARTEA ERALDATZEA


Irakasleok ikasle aktiboen alde egiten dugu, hainbat urte egon den pasibotasuna zalatuz eta gure ikasleei euren garapen prozesuan parte aktibo izatera bultzatuz. Hori lortzeko, ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragilea izan behar badu, eraginkortasun hori partaidetza aktibotik pasatzen da. Hau da, ikaslea bere ikasketa prozesuan aktiboa izatea nahi badugu, partaidetza sustatu beharra daukagu.



Baina, zer da partaidetza? Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du: "pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da eta, berorren bidez, eragile-edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektiko horren etorkizunari begira".

Oso garrantzitsua da jakitea partehartzea garatu daitekeen ahalmena dela jakitea. Inguruarekin inplikatzeko modu bat da, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat. Erabakiak hartu eta aurrera eramateko konpromisoa daude bere baitan. Jarrera bat eskatzen du. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Kolektiboan gure bizitzan eragiten duten aspektuen inguruan modu aktiboan dihardutea behar da, guztion artean errealitate sozial bat eraikiz. Horrela, erlazio berriak emango dira, identitate berriak eta horrela gure eta besteon ikuspuntuak aberastuko ditugu. Beraz, partaidetza lan tresna bat ere bada.

Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoak partaidetza eraldatzailea dela esaten du, "parte hartzen horren bidez kontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak (gure umeak!) aktibatu eta egoerak eta botere-harremanak aldatu nahi direlako. Parte hartzea hezitzailea da, berdintasuna sustatzen du (irakaslearen lana oso garrantzitsua da arlo honetan), partehartzea sortzailea da, berritu egiten duelako, bila ibilarazten gaituelako".


1995.urtean, jada, emakumeen partaidetza aldarrikatu zen Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian.  Bertan, "berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere" azaltzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Gernikako Estatutuak zera dio: "Euskal botere publikoek, beroriei dagozkien alorretan (...), Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretako bizitzan hiritar guztien parte- hartzea erraztuko dute". Beste alde batetik, haurrek eta nerabeek beren hezkuntza-prozesuan eta ikasleen elkarteetan parte har dezaten bultzatu beharra dagoela ere zehazten da Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programaren barruan.
Equipo Claves (1994) taldearen proposamenetan, hiru jardueraz hitz egin dezakegu partaidetza posiblea izatea nahi badugu:
* Parte hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea. Nola egin jakin behar dugu. Gaia prestatu, entzuteko eta komunikatzeko gaitasunak, arauak eta antolamenduarekin lotutako aldaketak ezagutzea ezinbestekoak dira parte hartzen jakiteko.
* Parte hartu ahal izatea: Mekanismo eta aukera errealak egon behar dira, uneak erraztu eta sustatu behar dira.

* Parte hartu nahi izatea: motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra, zergatiak euki behar ditugu. Zerikua du pertsona bakoitzaren interesekin eta gizartearekin konpartitzen dituenekin.

Hona hemen partaidetza parekidea aldarrikatzeko egin dudan LELOA:

Partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu baina praktikan jartzeko orduan zailtasunak egoten dira. Neskek hezkuntza-esparruetan partaidetzarako izan ditzaketen arazo batzuk hauexek dira:
-         Eremu publiko eta pribatuaren arteko bereizketa handia dago.
-         Materialetan, edukietan, antolakuntzan, erantzunkizunen banaketan emakumeen presentzia ez bermatzea.
-         Esparru publikoetan emakume- ereduen falta dago.
-         Emakumearen rolaren aldaketak sortutako ondorioei beldurra dago.
-         Erakundeen egitura hierarkikoa.
-         Nesken interesekoa izan daitezkeen gaiak ez dira kontuan hartzen.
-         Hizkuntzaren erabilera sexista.
-         Komunikabideetan egiten den emakumearen irudien erabilera.

Baina, zer egin dezakegu gaur egungo egoera aldatzeko eta emakumeen partehartzea bermatzeko?Bestelako partaidetza bat eraiki behar da, ZELAN?
·       Berdintasunean oinarritutako harremanak sustatuz.
·       Genero – bazterkeriarik ez egonez.
·        Antolamendu horizontala eraikiz.
·        Taldeak osatzerakoan kuotak erabiliz.
·       Zereginen banaketan sexu- genero estereotipoak apurtuz.
·       Nesken interesak ere kontutan hartuz.
·       Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izanez.
·       Komunikazioan estilo femeninoak ere erabiliz.
·       Denboraren eta espazioaren erabiliera parekidea sustatuz.
·       Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jarriz.
·       Prestakuntza jasoz.
Albiste honetan irakurri dezakegunez, Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko”. Nahitaezkoa iruditzen zait horrelako aurrerakuntzak egotea, betiere ere paperean bakarrik geratzen ez badira.
 
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postetatik, Bego Mentxakaren hau aukeratu dut, adibide ugari, azalpen zehatzak eta material gehigarria eskaintzen duelako.

Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutakoan, urte honetan izan diren “Globos de Oro” horretan gertatutakoa aipatzea interesgarria dela iruditu zait. Alde batetik, Oprah Winfreyk egindako hizketaldia oso interesgarria, ausarta eta esanguratsua iruditu zait.
Beste alde batetik, Natalie Portmanek egindako zalaketa oso garrantzitsua iruditu zait. Beste behin argi geratzen da gizonezkoek aukera gehiago dituztela saridun ateratzeko.

Azkenik, inguru hezitzailean erabiltzeko oso erabilgarria iruditzen zait “Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa”. Ikastola eta eremu hezitzaile guztietan irakurri eta aurrera eraman beharreko plana iruditzen zait.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina