2018/03/19

INDARKERIA MATXISTA DENON ARDURA DA



Kontuz! Ez ibili bakarrik gauean. “gauez katu guztiak beltzak” Ez konfiatu!. Pixa egitera bazoaz, norbaitekin joan. Itzuli etxera taldeka, besteekin batera: hartu taxia, ez itzuli etxera oinez bakarrik! Begiratu, norbait zure atzetik doan...

Hauek dira alabari (bai, aitortzen dut) ematen dizkiodan mezuak. Niri, gurasoek ematen zizkidaten antzekoak.

Gure alabak babestu nahi ditugu “mundua gizonen mundua baita eta zu beraien munduan sartzen bazara arriskua hartzen duzu”.. hau pena ezta? Gure alabei BELDURRA transmititzen diegu, nahi gabe, konturatu gabe... gure maitasun osoz!



Gakoa da, irakurgaian agertzen den moduan, gure alabak babestu beharrean, tresnak eman behar dizkiegula BELDURRIK izan ez dezaten. Zentzu horretan oso interesgarriak proposatzen diren ideiak. Batetik, autodefentsa feminista tailerra. Horietan, jarrera, emozioak eta autoestimua lantzen dira, ahalduntzea ahalbidetzen da eta beldurraren beldur ez izaten ikasten da.




Bestetik, Ohiana Etxebarrietak dioen bezala: “zergatik ez hartu emakumeek parrandara joatean kontuan izan beharreko puntuak eta gizonei egokitu?:Lehenengo puntua, ez inor bortxatu; bigarren puntua, bortxatzeko gogoa badut, lagunari esango diot etxera eraman nazala … eta abar, umoretsu, baina errealitate bat argi jartzen du mahai gainean: erasorik ez badago, erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar”.



Maskulinitate berrien lanketa oso garrantzitsuan iruditzen zait eta ikasle mutilekin lantzeko ezinbestekoa:

EMOZIOEN ARLOA
Sentimenduak eta emozioak adieraztea
ZAINTZAREN ESPARRUA
Erantzukizuna eta konpromisoa onartzea
INDARKERIA MATXISTA
Aurkako jarrera aktiboa izatea

Gizonek bere erantzukizuna onartu behar dute arazoa desagertzeko

Ibili eta buelta, indarkeria matxista gainditzeko arreta emakumeengan jarri da, baina indarkeria matxistaren ardura gizonezkoa da. Zergatik bada, ez jarri arreta gizonengan?




Joan den larunbatean, Carmen Ruiz Repullo Iruñean egon zen, SKOLAE programaren barruan, aisiraldirako begiraleendako antolatutako saio batean. Saioa, indarkeria matxistaren prebentzioari buruzkoa izan zen, eta beste gauza interesgarrien artean ideiak hauek aipatu zituen:

-          Hay un mandato de género para las chicas: no provoques, no seduzcas, no te muestres sugerente, no expreses tu deseo. Pero si decides no cumplir con las normas establecidas, tendrás más posibilidades de sufrir una agresión. Y somos las propias mujeres las que reforzamos este mensaje.
-          Los centros educativos no son espacios libre de violencia.
-          Existe la cultura de la violación: Chico + Chica con copas de más = Plan perfecto.
-          La cultura de la violación tiene estas características: culpar la victima, justificar al culpable, cosificar a las mujeres, la prostitución como diversión y el consumo de pornografía



Honatx, eremu hezitzailean landu beharreko hainbat aspektu:
-          Indarkeria matxista ongi definitua izan
-          Mikroindarkeriak identifikatu eta salatu
-          Mutilen erantzukizuna eta konpromisoa bistaratu
-          Maitasun erromantikoaren mitoa deseraiki
-          Autodefentsa feministaren ideia ezagutarazi
-          Maskulinitate inguruko eredu berriak aurkeztu

Ikasleekin mikroindarkeria lantzeko, beste batzuetan aipatu dugun Carmen Ruiz Repulloren, “La historia de Pepa et Pepe”.





Eta bereziki mutilekin Maskulinitate berriak lantzeko, Miguel Ángel Arconadaren hitzaldi hau:



Ikasleekin lantzeko, indarkeria matxisten aurkako lelo hau sortu dugu:




Aurreko ikaskideen arteko postak begiratuta, Amaia Chuecak egin zuena proposatzen dizuet
Honetan, agertzen diren bideoak oso interesgarriak iruditu zaizkit


Asteko hitz-hodeia:







Hurrengo arte lagunak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina