2018/03/07

Noren bakea eta noren gatazka?


Zer da bakea eta zer biolentzia? Zer da gatazka eta zer normalizazioa? Normalizazioak bakea al dakar? Noren bakea? Noren gatazka? Zer da bakea? Egoera normalak hartu izan dira bake egoeratzat. Gerran ez dauden gizarte demokratikoak bakean bizi direla ulertzen da. Hau da, egoera normalizatuan. Bakea eta normalizazioa elkarrekin doaz gure pentsatzeko eta mundua ulertzeko eran. Baina ez gara konturatzen patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan direla beti bakea eta normalizazioa, alegia, ideologia androzentrikoaren ikuspuntutik; beraz, ikuspuntu feminista batetik, bakea eta normalizazioa ez dira izan biolentziarik eta gerrarik eza, baizik eta guztiz kontrakoa. Izan ere, patriarkatuan emakumeen kontrako biolentzia da araua, eta sistema patriarkaleko normalizazioak zera esan nahi du: emakumearen menpekotasuna. Gizarte baketsu eta normal bat da gizarte bat non emakumezkoak otzanak-esanekoak baitira eta gizonezkoek gobernatzen baitute.

Jule Goikoetxearen hitzok aurkitu ditut Bakea ez sa existitzen, feminismoa bai izeneko ponentzian. Bigarren atalak ere gogoeta interesgarria dakar esku artera, eta iruditzen zait, izan baduela gai honi ekarpena egiteko hezur eta mamia.

Gatazkaren inguruan egiten dugun identifikazioa positiboa ala negatiboa den aztertzea garrantzitsua da, gatazkaren konponbidea erraztu nahi badugu. Gatazkak enfrentamendu eta norbere usteen defentsa sutsuan ulertu baitezakegu; edo kontrara, beste ikuspuntu bat ulertu, prozesatu, eta gurearekin alderatuz, konponbide bat bilatzeko egoera bezala identifikatu. Generoen arabera harremanak eraikitzeko modu eta jokamolde ezberdinak ditugun bezalaxe, gatazkei aurre egiteko era ere, zertzelada anitzez josita dago.

Biolentzia-eza, batez ere, izateko modu bat dela aipatzen da irakurgaian; gatazkaren aurrean jokatzeko modu bat, pertsonen artean harmonia, elkarrekiko errespetua eta norbanakoarekiko duintasuna eraikitzeko baliabide baliagarria. Nire ustez ildo horretan hezi gaituzte emakumeok. Bakearen bila, indarkeria egoerak sahiesteko beharrean, agresibitatea ezkutatzeko joeran... justifikaturik egon ala ez, defentsan edo autodefentsan egin izan ala ez... baina arazoei aurre egiteko bestelako moldeen erabilera egin behar du emakume duin batek. Isilik geratu behar bada ere, bere ideietan amore eman behar badu ere, ondokoarena lehenetsi eta bere ideiak bigarren plano batean jarri behar baditu ere... bere burua umiltasunaren eta apaltasunaren izenean gutxietsi, eta “por la paz un Ave MarĂ­a” irentsi.

Gatazken kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?

Interesgarria iruditu zait gatazka baten aurrean izan ohi dugun portaera ulertzeko eskema hau:

Ados nago, orokorrean ematen diren portaeren definizioekin. Lehiatzea, sahiestea, etsitzea edo lankidetzaren bidez irtenbide partekatuak eta orekatuak bilatzea izaten da, batipat, gatazka baten emaitza.

Honen aurrean galdera datorkit ordea: helburua oso garrantzitsua denean, eta harremana ez hainbeste... zein ateratzen da garaile lehia baten aurrean? Emakumea ala gizona? Zeinek ihes egiten du lehenago, emakumeak ala gizonak? Zein egokitzen da errazago bestearen egoerara, emakumea ala gizona? Kasuak izango dira, bestelako gertaerei bide ematen dietenak baina... orokorrean... zalantza handirik ez dagoela esango nuke.


Iazko ikaskideen lanen artean Ane Lenizenak piztu dit arreta. Bideo interesgarriak planteatzen ditu ikasleekin lantzeko gatazkaren konponbidearen gaiari loturik. Hezkidetza eta genero-ikuspegia txertaturik haur zein nerabeekin gatazkez eta harremanez aritzeko aitzakia ezin hobea direla iruditzen zait. Gainera, modu dibertigarri eta alaiean proposatuta. Talde txikitan egoerak aztertu eta errealitatean gertatzen zaizkigun gertakizunekin alderatzeko beta ematen dute. Modu inplizitu eta esplizituan jorratzeko material gaurkotua da.

RESOLUCION DE CONFLICTOS



NO PIERDAS LA PERSPECTIVA



Horrez gain, sarean arakatzen jarraituta gaiaren inguruko bideo azalpen argiak aurki daitezke. Nik honako hau ikusteko aukera izan dut, ea zer deritzozuen: 



Eremu hezitzailearen erronkak zein diren hitz gutxitan definitzea zaila egiten zaidan arren, lehentasunezkoak iruditzen zaizkidan hauek azpimarratuko nituzke, besteak beste, feminismoaren ekarpen gisa lehendik ere aipatu direnak:
  • Pentsamendua eta sentimenduaren dikotomiarekin apurtzea.
  • Gatazketan pertsona oro subjektu garrantzitsu gisa identifikatzea (sexua, etnia edo klasea edozein izanik ere).
  • Indarkeriaren erabileraren deslegitimizazioa lantzea
  • Irabazle vs galtzaile eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
  • ...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina