2018/04/20

AGURRA

Kursoaren amaierara heldu gara jada, eta azken hilabete hauetan izandako konpania atsegina eskertu gura nuke, asko ikasi izan baitut gainontzeko ikaskideen ekarpenei esker. Hezkidetzako kurso honetan benetan oso gustora ibili naiz, berandu hasi arren martxa hartu dudala esango nuke. Orain bestelako perspektiba batetik ikusten ditut gure jendartean ematen diren hainbat eta hainbat fenomeno, eta ni neu ere, zentzu batean aldatu egin naizela esango nuke, neure burua hezkidetzan egin dezakeen ekarpenari begira baloratzeko kapaz ikusten naiz orain.

Ikastaro honetan hainbat eduki interesgarri berri egon dira, eta bertatik asko ikasi dudala esango nuke. Hala ere, ikastaro honek duen indarguneetako bat hausnarketarako ematen duen aukera dela esango nuke. Aukera asko izan ditugu gure artean gai ezberdinei buruz hausnartzeko, eta bertan, autokritikarako eta jarrera eredugarria bat eraikitzeko aukera izan dut. 

Ikastaro hau beraz, eredugarria, eraikitzailea eta kritikoa dela esango nuke (beste hainbat adjetiboen artean noski).

Abesti honekin usten zaituztet, ikastaroa amaitu delaren penaz.



Eskerrak eman nahiko nituzke hezkidetzako kurso hau aurrera eramatea posible egin izan duten irakasle eta ikaskide guztiei. Besarkada handi bat!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina