2018/10/22

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Nire gertuko pertsona ezberdinei inkestatxo bat egin diet hezkidetzaren inguruan zer zekiten jakin nahian. Bat bakarrik da hezitzailea eta gainontzekoak arkitekta bat, historia ikasle bat, biologa bat, baterijole bat, kazetari bat...Guztiek entzunda zeukaten hezkidetza hitza noizbait behintzat. Arkitektura munduan dabilenak nire ahotik soilik eta gainontzekoak unibertsitatean, eskolan edota familian.

Hausnarketa txiki baten ondoren, guztiek beharrezkoa ikusten dute hezkidetza geure gizartean, ikasle zirenean jabetzen ez baziren ere, gaur egun pentsatzen jartzen baitira, argi daukatelako ez gaituztela pertsona libre moduan hezi. Guztiok dauzkagula estereotipo eta rol markatuak genital mota bat ala beste bat izateagatik.

Egia esan asko harritu eta poztu nau guztiek hitza entzunda zutela jakiteak. Gainera, esan didatenez, galderak berak kuriosidadea piztu die eta interneten begira aritu dira gehiago jakiteko. Askotan iruditzen baitzait, hezkuntza mundutik at ezezaguna den hitz bat dela. Agian feminismo munduan bazabiltza entzuna izango duzu, baina pozgarria egin zait bestelako arlotako gizon zein emakumeek ere hitzaren berri izatea eta iritzi bat eraikitzea.

Honek, berdintasunaren inguruan gaur egun pertsona askok daukagun behar eta gogoetan pentsaraztera narama. Bagaude hainbat eta hainbat pertsona gauzak aldatzeko beharrean, honela jarraitu ezin dugularen ustean. Eta hori nola egin dezakegun pentsatzean, nahitanahiez feminismoaz hausnartzera eramaten gaituela uste dut. Feminismoaz gehiago jakitera, irakurtzera, hitzaldietara hurbiltzera, ulertzera azken finean.


Lehengo urteko artikuluak irakurriz, honako hau aukeratu dut. #IratxeL rena.
Gaur egungo haurrak etorkizuneko helduak izango direlako, eta bazkari batean haiek badira hezkidetzaz gehien dakitenak, etorkizunaz itsaropena sortzen didalako.

Guzti honen ondoren ateratzen ditudan 5arrazoi naguasiak honakoak dira:
1-Hezkidetza ZER izan nahi dugun jakiteko
2-Hezkidetza NAHI DUGUNA izan ahal izateko
3-Hezkidetza barnean dauzkagun BENETAKO GAITASUNAK ateratzeko
4-Hezkidetza ZORIONTSUAGO izateko
5-Hezkidetza KOMUNITATE izan ahal izateko


1 iruzkin:

  1. Bai horixe, HEZKIDETZA letra larriz: benetako gaitasunak atera, zoriontsuago izan eta denen artean benetako komunitate bat osatzeko.
    Eskerrik asko Ainhoa, gustatu zait zure mezua.

    ErantzunEzabatu