Nere lagun batzuei (6) inkesta pasa diet eta hona hemen erantzunaren laburpena:
Ezaguna al da hezkidetza? denek baietz erantzun dute
Zer da Hezkidetza? - Neska eta mutilak berdin hezitzea (2)
- Coeducacion, berdintasuna (1)
- Neska eta mutilen estereotiporik gabe hezitzea(1)
- Berdintasuna, estereotiporik ez (1)
- Parekotasuna, berdintasuna (1)
Zein dira jarduera-ildoak?
- Ez dute erantzun (2)
- Sexua kontutan hartu gabe, pertsonak balioestea (1)
- "Machismoa" baztertzea(1)
- Estereotipoak gainditzea(1)
- Berdintasuna lortzea(1)
Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarrerak arakatzen ibili naiz, egia da, batetik bestera joan naiz eta izenburua atentzioa deitu dit, gaur goizean hiru ikasleen arteko gatazka konpontzen ibili naizelako.
GATAZKAK, GARAPENERAKO GILTZARRI ....
"Gakoa,
gatazkari tradizionalki atxikitu zaion
izaera ezkorrari aurre egitean datza. Gatazka, garapen aukera bezala
ikustea beharrezkoa da, aldaketarako giltzarria delako. Ezinbestekoa,
pertsonen eta jendartearen
garapenerako. Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa, gatazka
konpontzeko modua
izango da positiboa edo negatiboa"
"Ideia nagusienen artean , gatazkari ematen zaion ikusmolde
sortzailea nabarmendu behar da. Gatazka patologĂa, ezkortasun esparrutik atera
behar da, prozesu natural eta jendartearentzat ezinbestekotzat hartuz. Gatazka
bizitzarako eta garapenerako positiboa izan dadin, hura erregulatu eta
konpontzeko jokabide egokiak landu behar
dira. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu,
harremanak sendotzen ditu"
(Miren Aranburu)
Ikastetxean gatazkak sortzen dira, eta negatibo bezala ikusten dira, baina nere uztez konpontzeko modua positiboa bada eta jokabide egokiak erabiltzen badugu, hauek izenburua esaten duen bezala "Gatazkak, garapenerako giltzarriak dira"
Nere inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoiak besteak beste hauek izan daitezke:
- Hezitzaileak garen neurrian, Hezkidetza gure ardura da
- Gure ikastetxea oso anitza da eta hau altxor bat da, baina estereotipo asko puskatu behar ditugu (kulturalak, erlijiokoak, generokoak......)
- Indarkeria sexistarekin bukatu behar da
- Hezkidetza= parekotasuna, askatasuna, elkartasuna
- Ikasketak eta aukera profesionalak askatasunez ez dira hautatzen, genero-agindu asko daude oraindik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina