2018/10/07
Nire aurkezpena
Egun on.
Iciar deitzen naiz. Bermeoko Herri Ikastetxeko ikasketa burua naiz.
Animaliak asko gustatzen zaizkit, txakurrak eta zaldiak gehien bat, eta animaliei buruzko bitxikeriak ezagutzea ere gogoko dut. Ez daukat kolorerik gustukuena ia denak gustatzen zaizkit, bat aukeratzekotan nakar kolorea aukeratuko nuke beste kolore guztien ñabardura dituelako.
Hondartzaren neguko isiltasuna, hiriak.... eta jendearen zarata. ..Musika mota guztiak gustatzen zaizkit. Bueno, ia guztiak. Hona igoteko Beberen Malo aukeratuko nuke.
Momentu honetan, nire herrian, Bermeon bizi naiz.
Duela gutxi arte, lan kontuak zirela eta, kanpotik ibili naiz. Gustatzen zaizkidan gauzen artean Bermeo aipatu behar dut. Bermeo eta bertoko jendea.
Beti danik irakaskuntzan ibili naiz DBHn, HHn eta LHn. Uste munduko lanik politena dela. Ikasleekin egiten dugun ibilbidean asko gozatzen dut. Azkeneko ikasturtetan ikasketa buru lanetan nabil.
Zergatik apuntatu nintzen?...nik 60 urte ditut, gazteagoa nintzenean uste nuen hezkuntzaren hobekuntzari esker gizarte berria pentsamolde irekiagoak genituela honelako gaietan. Homofobia bukatzerantz zihoala, emakumeen eta gizonen eskubideak parekatzerantz gindoazela...baina errealitateak temati, egunaro, ezetz esaten du. Eskolako Hezkidetza - Elkarbzititza taldeetan eta Berritzeguneetako bileretara joaten hasi nintzen. Bertan aholkulari eta kideen gandik asko ikasi dut eta asko geratzen zait oraindik ikasteko.
Nire ingurua beste ikuspegi batetik ikusten hasi nintzen, eta bai inguruko eta batzutan, neure erantzun propioak ere harrigarriak, matxista hutsak, iruditzen ziztzaizkidan.
Uste dut gizarteak bide sakona eta luzea egin behar duela zentzu honetan. Eskola moduan zerbait gehiago egin behar dugu gizartearen beharrak asetzeko eta geure neskak eta mutilak indartzeko.
Lehentasunak ere markatu behar ditugula argi daukat eta nonondik astekotan emakumen aurka egiten den indarkeriaren kontra hasiko nintzen eta geure gazteek, neskak eta mutilak, behar duten tresnekin hornitzen.
https://youtu.be/FEOcRpYFTag
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina