Sare sozialekin dudan harremana aspalditik dator. Facebook, twitter eta instagram dira erabiltzen ditudan sare sozialak. Facebooken aspaldi hasi nintzen eta gehien erabiltzen dudana da, bertan berriak irakurri, iritziak konpartitu eta interesatzen zaizkidan gaiak jorratzen ditut. Twitter ere aspalditik egina daukat baina egia esateko azkenaldi honetan ari naiz gehiago erabiltzen, hiztuna naiz eta hitzen kopurua mugatzearena hasieran ez zitzaidan gustatu, orain gusturago nabil. Instagram erabiltzen dut lagunen eta alaben argazkiak ikusteko, nik oso gutxitan publikatu dut zerbait.
Zirberaktibismoaz galdetzen duzue, zalantzarik ez dut, oso oso garrantzitsua da eta oraindik garrantzitsuagoa emakume baten partetik. Espazioak behar ditugu, baita ziberespazioan ere. Ziberespazioa gizonek antolatuta eta araututa dago, zalantzarik ez dago, ez dugu beste aukerarik, atera, publikatu, non gauden erakutsi…. Hezkidetzak ere bere zatia du, “claustro de coeducaciĆ³n” bezalako taldeek niri behintzat asko eman didate, bakarrik ez zaudelaren sentsazioa ere oso garrantzitsua da.
Zergatik esaldi hau? Kuriosoa egin zait nola azkenaldi honetan beste eremu batzuetan aldarrikatzen duguna ziberespazioan ere betetzen dela, alegia, aspalditik emakumeak konturatu ginen gizonen mundua berreskuratu behar genuela eta hortan jarri ginen, baina hori ez da orokorrean gertatu gizonezkoen munduan. Eskolan hau nabaria da. Hezkidetzak hortan indar handia jarri behako zuela iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina