Hitz potentea eta gero eta
gehiago entzuten dena.. baina, zer ote da hezkidetza? Post honetan definitzen saiatuko naiz.. Nire inguruan galdetu dut
ea zer ideia duten kontzeptu honi buruz, eta erantzun didatenen artean, hemen
erantzunak:
v Erakutsi
eta irakatsi, elkarbizitzen.
v Bata
bestearengandik ikastea.
v Sexu arrazoiarengatiko
diskriminazio eza, eta genero-desberdintasunak ezabatzean oinarria duen
hezkuntza.
v Bi sexuek
duten positibotasuna onartzea. Eredu izango diren jarrera eta harremanak
eraiki, baina maskulinoari eta femeninoari lotu gabe. Ikasleek beren
potentziala eta identitate pertsonala garatzeko aukera izango dute, genero
konkretu batean euren burua sailkatu (beharrik) gabe.
Hezkidetza pertsona osotasunean garatzeko aukera izateko hezkuntza dela
esango nuke, beraz. Norbanakoak aukera izan dezala bere identitate pertsonala
garatzen, genero-estereotipoetan bere burua sailkatu beharra ikusi gabe.
Zergatik Hezkidetza?
-
Sexu batekin jaiotzeagatik inposatzen zaigun
guztiarekin puskatzeko
-
Norbera nahi den bezala izateko
askatasuna izan dezan
-
Norbanakoa errespetatzeko
-
Anitzak garelako, ezin dugulako
uniformatutako hezkuntza egin
-
Eraso, indarkeri eta zapalkuntzekin
bukatzeko
Iazko post bat aukeratu behar
banu, ArgiƱerena
litzateke. Izan ere, definizio desberdinen analisiak gustatu zaizkit, eta
gainera, nik ere, berak bezala, Marian Morenoren
bideotxo bat komentatuko nahiko nuke.
Garrantzitsuena zera dela,
gazteen artean (eta zergatik ez, helduon artean ere) jarrera matxisten aurrean,
horiek ikusarazi eta jarrera edota komentario horiek kulturalak direla ikusarazi. Guk
eraikitakoak izan direla, ez dela “naturalki” suertatzen den egoera, eta eraiki bezela, deseraiki
ditzazkegula!!!
Eta honekin batera, argazki hau,
espreski aukeratua:
Lengoaia ez-sexista baten alde…
hitz soil bat erabiltzeak garrantzia handia duelako. “Hombre” dio.. beraz, emakumeok
“con ojos puros” ikusten omen dugu? Kar kar kar,..
Hezkidetzarako estrategietan
aipatu bezala, ez dezagula umorea galdu!
Oso publikazio interesgarria iruditu zait Itsaso
ErantzunEzabatuEskerrik asko!!
ErantzunEzabatu