Aurreko edizioetako Marivi Fernandezen
posta aukeratuko nuke bi arrazoiengatik: ikastetxean landu beharko genituzkeen arlo ugari aipatzen dituelako eta
esateagatik feminismoa gizonezkoentzat ere onurak
ekarri dituelako.
Zein dira hezitzaile bezala jorratu
beharreko gai feministak? Inguru hurbila aztertu ondoren hauexek aipatuko
nituzke:
1. Emakumeen kontrako indarkeria. Oso gai kezkagarria da. Gai hau oso lotuta dago beste birekin:
2. Maskulinotasun berriak. Egin beharreko bide
honetan gizonezkoekin batera egin behar dugu eta ezin dugu ahaztu beraiek
egoera berrietara egokitu behar direla, hau da gizona izateko modu berriak
eraiki behar dituzte. Hemen dituzue bi bideo interesgarri. Hitzaldiaren Izenburua:
"Maskulinitate Berriak". Miguel Ángel Arconada. LASARTEko BG
(2017-02-02)
1. Emakumeen kontrako indarkeria. Oso gai kezkagarria da. Gai hau oso lotuta dago beste birekin:
- Mikromatxismoak: patriarkatuaren eraginez oso barneratuta ditugulako eta identifikatzea batzutan zaila egiten zaigulako.
- Amodio erromantikoaren mitoa: desparekotasun eredua da, nagusitasun/sumisio harremanak errepikatu eta zirkulu perbertso bat sortzen duten estereotipo, genero-arau, itxaropen… eta abarrez betetako eredua da. Emakume bezala zure kabuz erabakitzeko ahalmena kentzen dizun eta zenbat eta zure buruari uko gehiago egin betetasun handiagoa “segurtatzen” dizun amodio perfektu bat lortzean errealizatuko zarela pentsatzea. Beraz, kontuz ikasgeletan lantzen ditugun ipuin, abesti, pelikula etabarrekin.
https://www.youtube.com/watch?v=-kFDENIh-mU
Aukeratu dudan emakume feminista esanguratsua
Dolores Ibarruri izan da. Ni
Barakaldokoa naiz eta bere herria hurbil dago. Niretzat ezagutu nuen lehen emakume
borrokalaria izan da. Gallartan jaio zen, 1895ean eta Madrilen hil zen, 1989an.
Bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal
Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik
ezagunenetakoa izan da. Esaldi ospetsuak ditu:
“No pasaran” - “Más vale morir de pie que vivir de
rodillas”.
Bideo motz honetan bere biografia
dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina