Aurreko edizioetako
FEMINISMOEN INGURUKO ikastarokideen post bat aukeratu beharko banu, Artaldetik
at autoreak argitaratu zuen “Denok irabazle” izenekoa gomendatuko nuke:
Bi arrazoi direla
medio. Lehena, Hezkidetzari ekiterakoan feminismoaren definizio zuzenaren
transmisiotik abiatzeko egiten duen sugerentziarekin bat natorrelako. Eta
bigarrena, aukeratu duen pertsonaia, Kattalin Miner oso gustoko dudalako eta
Euskal Herritik eraikitzen den pentsamendu feministaren garapenenan eta
hedapenean eragin handia duela uste dudalako.
Nire inguru hurbilean
hezitzaile bezala jorratu beharreko gai “feministen” artean oso
garrantzizkotzat jotzen dira:
-Biolentzia sexistari buruzkoa, dituen dimentsio erraldoiengatik,
suposatzen duen injustizia eta eskubide urraketagatik eta eragiten dituen
kalte, beldur nahiz heriotz andanarengaitik.
-Edertasun patroi hegemonikoekiko indiferentziaren lanketa
jorratzeari buruzkoa, eragiten dituen buruhauste, ezinegon eta intseguritate
sakonak direla eta; batik-bat, bere nortasuna eraikitzen ari diren pertsona
gazteengan.
Emakume feminista
esanguratsu bat aukeratu beharko banu eta haren ekarpenak bildu, historigilea
nahizen heinean, Cristine de Pizan
aukeratuko nuke; XV. mendeko idazle eta filosofo paristarra. Egun feminismoa
ulertzen dugun parametroen baitan kokatu ezin den arren, “Emakumeen kereila”
izeneko mugimendu zabalean hartu zuen parte; bere ekarpen nagusiak Emakumeen hiria liburuan jasoz. Bertan,
emakume ilustre eta prestu askoren figurei erreparatuta, garaiko tratadista
misogenoek behin eta berriro justifikatzen zueten emakumeen gaitasun urriak
ezeztatu nahi izan zituen. Hari buruzko artilikulu interesgarria luzatzen dizuet:
https://www.revistaesfinge.com/filosofia/filosofos/item/1252-cristina-de-pizan-una-feminista-en-la-edad-media
https://www.revistaesfinge.com/filosofia/filosofos/item/1252-cristina-de-pizan-una-feminista-en-la-edad-media
Eta garai bertsuko
gizon bat aukeratu beharko banu, etxera etorri eta Bernart Etxeparen jarriko nuke arreta. Zuek bere Linguae Vasconum Primitae (1545) obrako “Emazteen
fabore” olerkian jasotzen dituen hitz ederrekin nik bezain beste gozatzea
espero dut:
Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
Amagatik andre oro behar luke goratu
Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
Amagatik andre oro behar luke goratu
Gizonaren probexuko emaztia bethi da
Oro behin haietarik sortzen gira mundura
Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
Oro behin haietarik sortzen gira mundura
Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
Emazterik ezten
lekuian eztakusat plazerik
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Bertuteak behar luke gizonetan handiago
Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
Gizon baten mila andre bere fedean dago.
Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
Gizon baten mila andre bere fedean dago.
Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
Bana bera zoraturik andriari darraika
Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
Zein gizonek andriari emaiten du ogena.
Bana bera zoraturik andriari darraika
Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
Zein gizonek andriari emaiten du ogena.
Emazterik ezten
lekuian eztakusat plazerik
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Munduian ezta gauzarik hain eder ez
plazentik
Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
Beso biak zabaldurik dago errendaturik
Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.
Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
Beso biak zabaldurik dago errendaturik
Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.
Emazterik ezten
lekuian eztakusat plazerik
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina