2018/11/05

Indarkeria matxistaren tentakuluak

Honela dio 2018ko maiatzean argitaratutako artikulu honek:


Azken urteotako datu ofizialei arreta jarriz gero, bi gauza argi ikusten ditut: alde batetik erasoen gehiengoa ez dela salatzen eta, bestetik, salaketa jartzeak ez duela erailketa ekiditen. Hona hemen azken urteotako datu eta zifra esanguratsuen bilduma txiki (baina oso adierazgarri) bat:


·    Baina, EspainiakoEstatuko etxeko eta genero indarkeriaren aurkako behatokiak indarkeria matxista kasu batzuk ez ditu kontutan hartzen. Zifra ofizialak vs. errealitatea, hemen (ere) dago gakoa. Espainiko Estatuak genero indarkeria bezala zerrendatzeko hildakoaren eta hiltzailearen artean bikote harremana egon behar dela dio. Honek esan nahi du, eraso berean gizon batek bere bikotea edo bikote ohia hiltzeaz gain, bere ama, auzokide, lagun edo koinata ere hiltzen baditu, estatistikek lehena soilik kontabilizatuko dutela.
Hala ere, “Feminicidio” izeneko webguneari esker, datu ofizialetan kontutan hartzen ez diren feminizidioak biltzen eta kontabilizatzen dira. Hitz hau, June Fernandezek eta Marcela Lagardek dioten moduan, “emakumeak emakume izateagatik bikote esparruan zein beste esparruetan sistematikoki erailak garela azpimarratzeko erabiltzen da, Estatu eta gizartearen konplizitatea eta inpunitatea salatuz”.

Hona hemen, 2018an Espainian erail dituzten emakumeen izenak, gogoan zaituztegu!

Datuak ikusita, pentsa dezakegu: zergatik ez da salatzen? Edo zergatik atzera botatzen da salaketa? Ze oztopo aurkitzen ditugu bidean? Ze hutsune daude sisteman? Euskal Herriko Emakumeon MunduMartxak adibide edo erantzun batzuk jasotzen ditu: salaketaren osteko prozesua bortitza izan ohi da; epaitegietan (ere) matxismoa agerian dago; klase egiturak edota arrazak emakumeok ditugun errekurtsoak baldintzatzen dituzte; komunikabideek egiten duten irakurketaren ondorioz erasoen ardura biktimarengan jartzen dute; agertutako (edo probokatutako) zalantzek ez dute laguntzen erantzun soziala bideratzen, e.a.

Aste honetan, Amaia Lekunberrik idatzitako artikuluak agerian uzten ditu prozesu judizialaren argi-ilunak: Euskal Herrian aurten eraildako zazpi emakumeetatik hiruk –Mbeugouk, Roxanek eta Yolandak– jarri zituzten beraien bikotekide eta hiltzaileen kontrako salaketak. Castejonen (Espainia) alaba biak hil zituen gizonaren kontra ere jarria zeukan salaketa honen bikotekide ohi bizkaitarrak, zeinari urruntze agindua ukatu zitzaion. Salaketak tartean egonik, emakume eta neskato hauen bizitza babestu eta bermatzeko eginkizunean zerk huts egin duen hausnartzeko beharra agerian jartzen dute hilketok.

Argi dago salaketa judiziala jartzeak ez duela bermatzen emakumeok babesteko bitarteko nahikoak martxan jartzea. Egoeraren argigarri izan daitezkeen hainbat adibide: La manada kasua, Magrebeko marrubiaren jornalariak, Sandra Barrenetxea, haurrek pairatutako sexu abusuen salaketa gehienak artxibatzen dira, Maguette Mbeugouren kasua...
(In)Justizia sistema patriarkalak genero arauak erreproduzitzen ditu, baita sexualitate eta plazerraren ulerkera patriarkala ere: gizonen bulkada sexuala naturalizatzea, emakumeok pairatzen ditugun eraso sexisten erantzule bihurtzea, berriz biktimizatzea, erasotzaileak gaixo mentalak bailiran hartzen ditugu (sozialki justifikatuak)…

Baina, epaitegietan egiten dena ez bada justizia… Zer da orduan justizia? Zelako justizia nahi dugu? Zer da justizia guretzat? Zein da eta nolakoa beharko zukeen izan behar, desio dugun justiziaren kontzeptua eta eredua?

Justizia ereduaren gaia alde batera utziz, indarkeria matxistaren “beste” tentakulu batzuk aipatu nahiko nituzke… Izan ere, genero indarkeria askotan izeberg gisa irudikatzen da, “goialdeabaino ikusten ez den arren, oinarri sendoa duelako azpian”.



Ezin dugu ahaztu, emakumearen "kosifikazioa", maitasun erromantikoaren mitoa eta honekin lotuta dauden mikromatxismoak ere errotuta daudela egungo gizartean.



Gai honen inguruan, June Fernandezen artikulu bat etorri zait burura. Bertan, Queer Avengers-en bideo bat komentatzen da, non esaten den ez garela laranja erdiak edo osoak, mandarinak baizik. Bikotekidea mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu: lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.



Gure egunerokotasunean “genero-indarkeria ikasia dela argi dago. Jaio aurretik sistema heteropatriarkalak bere tentakuluak zabaldu eta sexu-genero dikotomian banantzen gaitu, gure bizitzak baldintzatuz. Horrela, ipuinetan, telebistan edo pelikuletan izeberg-aren oinarrian dauden “tresna” asko naturaltzat hartu eta barneratzen ditugu. Sexismoan hezten gaituzte eta maitasun erromantikoaren eredua aitzaki hartuta, indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, fisikoa eta sexuala jasaten dugu. Akaso ez da “normala” izan “aguantatzea”??

Baina, eskerrak, genero indarkeria ikasia denetik, desikazi dezakegula!


Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa den heinean… hona hemen osatu dudan akrostikoa:
sexu-Genero
                  Estereotipoak
                     oiNarri ikusezinean,
          Erailketa
                ageRiko tontorrean,
                                      matxismOaren eraikuntza gizartean errotuta
                    Izeberg gisa.
BaiNa
                  honDoratuko dugu,
                        Ahizpatasunetik
                saReak osatuz,
                  Kolektiboki,
                               Emakumeok* sistema
heteropatriaRkalari        
    aurre egIngo diogu
                                                               Autodefentsa feminista gure arma delarik


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-etatik Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa aukeratuko nuke. Sakona iruditzen zait, arlo asko jorratzen ditu… Bereziki gauza hauek gustatu zaizkit:
  • Gerrarekin egiten duen erlazioa. Izan ere, mugimendu feministan askotan aipatzen dugu “es una guerra” esaldia.
  • Indarkeria matxistaren definizioa jendarteratzen bakarrik lan dexente dugula aurretik.
  • Indarkeria eraikitzen den bezala, deseraikitzeko aukera mahai gainean jarri behar dugula. Errealitateaz jabetu, kontzientziak astindu, indarkeria mota oro azaleratu, salatu…
  • Hezkidetza eskolan soilik jorratuta nekez aterako diogula behar besteko zukua erronkari. Eskola komunitate osoaren parte hartze eta inplikazioa berebizikoa dela zeregin honetan.
  • Eskoletan dagoen jendearen inplikazio, dedikazio eta gogo mailak eragiten duela guzti honetan.
  • Azkenik, borroka txikiekin gauza handiak lortu ditugula historian zehar.
Ez dakit Hezkuntzan gai hau zenbateraino lantzen den edo ez lantzearen arrazoiak zeintzuk diren baina, gazteago nintzeneko garaiak gogoratuz eta gaur egungo gazteen artean egindako ikerketen ondorioak ikusita, hezkuntza esparruetan gai hau oso gutxi lantzen dela esango nuke. Momentu puntualetan “fokalizatzen” dela uste dut; azaroaren 25ean edo martxoaren 8an, adibidez. Baina lanketa, egunero egin beharrekoa da…

Hau guztia nire (gure) eremu hezitzailean lantzeko erronkak asko dira. Ikusita gazteen (eta ez hain gazteen) egoera edo pertzepzioa, kontzientziazio lan mordoa daukagula aurretik iruditzen zait. Izeberg-aren estruktura ulertu dezatela, egunerokotasunean bizitzen dituzten mikromatxismoetaz ohartu daitezela, orain arte ikasitakoa zalantzan jarri dezatela…

Jarduera-ildo bezala, autodefentsa feminista ikastaro bat nahitaezkoa ikusten dut DBHko ikasleentzat. Eta, nerabe diren heinean, ligatzeko ereduei buruz hausnartzea ere beharrezkoa ikusten dut, beraien arteko harremanak nolakoak diren aztertu dezatela, “ligoteo sanoa” sustatuz.



Aipatzekoa da ere, guzti honen aurrean, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa dela.

Bukatzeko, Pamela Palenciano Jodarren “No solo duelen los golpes” monologoa konpartitzea gustatuko litzaidake. Oker baldin ez banago, monologoa bereziki DBHko ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta denoi ondo datorkigu ikustea. Badakit apur bat luzetxoa dela, baina ikusteak merezi du!


 Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina