Nahiz eta noizean behin
indarkeria matxistaren datuak ikusi, gaizki sentitzen naiz, bai mundu mailan
baita Euskal herrian ere ematen diren kopuruak irakurtzean:
2016 urtean, EAEn 4.693 biktimizazio eman ziren. Mundu mailan emakumeen %35ari eragiten diola
jasotzen du OMEak[1], Hau da hirutik
emakume batek indarkeria sexista pairatzen du.
Honen aurrean ezin dugu beste
aldera begiratu eta hezkuntzaren lehentasunen artean jarri beharko genukeela iruditzen zait are
gehiago indarkeria erabiltzea zerbait kulturala eta ikasia dela jakinda. Ikasia
da zerbait biologikoa ez den momentuan. Sarritan ikusten da umeek nola jasotzen
dituzten mezu estereotipatuak beraien sexuaren arabera eta egoera horrek gizonezkoei
pribilejioak eskaintzen dizkien, emakumezkoei konfiantza falta eta
mendekotasuna biziaraziz.
Blog-ean bueltaka nenbilela
ondorengo bideoa aurkitu dut -neskek umetatik jasotzen dituzten mezuen inguruan-
egia esatea nahi baduzue eskizofrenikoa da ez dagoelako jasotzen diren mezu
guztiak betetzerik, eta horrek, azkenean ziurgabetasun egoerara bultzatzen
zaituztete patriarkatuaren helburuetatik batzuk betez,hots, zeuen buruan
konfiantza galtzea edozein gizonezkok maneiatu ahal izateko: “Ahora
o nunca”
Egunerokoan ez da ohikoa
indarkeri fisikoa erabiltzea, modu xumeagoan mikromatxismo bezala ezagutzen diren jarrera eta esaldiak erabiltzen
dira helburu berdinarekin: emakumeak
menpeko egoeran jarri eta kontrola mantentzearena.
Mikromatxismoen
aurrean June
Fernándezek mikroiraultzak proposatzen ditu: Mikromatxismoez
ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat.
Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku
dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak
pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste
emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin
zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak alde batera uztea, txalorik espero
gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero
eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gure
kideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka
irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita”.
Iazko Irati Mendiguren
Cosgayaren “gerra galdua” post-a hautatu dut oso interesgarria
iruditu zaidalako. Datu eta estatistikekin
hasten da, ondoren borroka honek (indarkeria matxistak) izan behar dituen
frente ugariak aipatuz, eta amaitzeko, esperantzari lekua eginaz: ”Borroka txikien bidez lorpen
handiak eskuratu ditugu, eta urteetako izerdiari esker denontzako justuago,
osasuntsuago, lagunkoiago eta indartsuago izango den mundua marraztuko dugu.
Historia egiten ari gara. Bakoitza bere tokitik, inurri lanean eta sarean….
mundua dugu irabazteko”
Amaitzeko gure eskolan hezkidetza lantzea irakasle bakoitzaren esku
geratzen da, argi dago batzuei deserosoa egiten zaiela gai hau lantzea, (formazio
ezagatik, ideologiagatik…) eta ondorioz azaroaren 25 inguruan ekintza puntualak
egitera mugatzen dira. Instituzio eta zuzendaritza aldetik bultzada nabarmen
baten beharra ikusten dut, ez dadin momentuan dagoen pertsonen arabera izan gai
honekiko sentsibilitatea. Talde eragile formatua edukitzea ere beharrezkoa da,
jorratzen diren gaiak ere zentzu egokian landu daitezen eta konplizitateak
bilatu behar dira eskola komunitate osoarekin: irakasle, langile, guraso,
aitona-amona eta abarrekin.
Ondo izan
[1] OME Munduko
Osasun Erakundea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina