2018/12/09

Emakumeak BISUALIZATU



Astean zehar landutako gaiari buruzko memea hauxe da:




Aurreko edizioetan  Artaldetik AT ek  egindako post hau  aukeratu dut izenburuak erakarri nauelakoz: INFRAEMAKUMEAK; eta noski,  Berri Txarrak zalea naizelakoz. Bertan hausnarketa interesgarria aurkitu dut eta irakurtzea merezi duela uste dut.  Horretaz gainera, @MartaMacho erreferentea aurkeztu digu, erreferentez osaturiko #MujeresConCiencia blog ikaragarri interesgarriaren arduraduna.
Amaia Zubiria (1947) emakume sortzailea aukeratu dut: Euskal Abestigintza Berriak emandako abeslari garrantzitsuenetako bat. 55 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu, eta hainbat filmetako musikan ahotsa jarri izan du.  Emakume kantari feminista dugu Amai Zubiria, ausarta bere abestietan, bai letretan bai estiloetan, hainbertze ekitaldietan parte hartu duena, eta bere emanaldietan emakumea eta bere izatea, emkume erreferenteak  beti aldarrikatzen dituena. Horrela dio Berrian 2013an Hainbeste, hain gutxirako argitaratu zen artikuluan:

1977. urtea zen. Giroa aldatu zuen, eta iritsi ziren haren eskuetara Virginia Woolfen lanak, Carlos Castanedaren Las enseƱanzas de Don Juan, Walt Whitmanen Hojas de hierba, Jack Kerouacen En el camino (On the Road)... Izugarri aldatu zioten burua. «Izan zen mundu hippy horretan sartzea...». Irakurgai haiekin konturatu zen beti izan zela feminista, jakin ez arren. «Pentsatzen nituen gauzak erokeria bat ez zirela ikusi nuen orduan...». Ikusi, bizi, sentitu eta isilean eduki beharreko jarrerak, tratu txarrak... Hori horrela da eta kito da gehien gorrotatzen duen erantzuna. «Ikusi ahal izan nuen ez nintzela hain arraroa, ez nengoela erotuta».

Bere lan eder, mamitsu eta zabalen artean hauek apitu nahiko nituzke:



Ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, ez zaitut maite goizez, izenez ahantzi hori iluntasuna ez balitz, berdintzeko gai dena, hilko nuke egun argiz, gure ezberdintasuna. Erraiteko deus eta, hizkuntz zabala alferrik, gauza berdinen alde, bizituaz bizi erdi gauza berdinen aurka, beste erdi hainbeste erdi, ez dugu elkar ulertzen, ez zuk neri ez nik zuri.
Ikusi orduko su gar, bata besteen meneko, ez didazu ukatuko, behar gorri borrero, irainez hain berotu, gurinez odol ero, maitasunik han ez zen, azalduko honezkero. Zerbaitek aitzinetik, bultzatuak bezala, lotsak uxatuak ziren, azalaren premura bagenekien horratik, horrela behar zuelasolamente ez zen hola, amestutako ametsik ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, klandestino heldu zaitez, arratsa iluntzean.

gauzak horrela zirela eta kitto, 
ez zela erraza jaio orduko egina zela  ardatza, bihotz gabea,
kontuan izan gabe gure xedea


Hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak hauek:
1.erronka: eskolako curriculum formala ikuspuntu hezkidetzailetik berregin, emakume erreferenteak ikusaraziz. Horretan lan handia egin dezake unibertsitateak bakoitza bere arlotik bere ikasleekin esku hartzen.
2.erronka: irakasleok dugun ardura baliatuz, hausnarketa eta kontzientzia lana sustatzea ikasleek erabaki kontzienteak har ditzaten.
Aste sakona, interesgarri, intentso eta hezigarria izan da hau!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina