Harrituta geratu naiz inkestarekin. Hezkuntza munduan aritzen
diren lagun batzuei eta senide batzuei egin
diet e-mailen bidez. Hezkuntza munduarekin harremana dutenek zerbait badakite, baina
beste batzuk ez hainbeste. Batzuk ez dute ezta erantzun. Neure buruari galdetu
diot zer izan den arrazoia: ezjakintasuna?, hankasartzearen beldurra?, gaiarekiko
deserosotasuna?, aurreiritzi faltsuak?… Egia da denbora gutxi izan dugula lana
egiteko; baina ondorio batzuk atera ditut: formakuntzaren beharra gaia hobeto
ulertzeko eta eskolaren poterea gai hau zabaltzeko.
Ez da erraza aukeratzea aurreko edizioetako sarrera bat. Oso
interesgarriak dira eta gauza berriak ikasteko aukera ematen dute. Izugarri
gustatzen zaizkit leloak eta hormirudiak. Zelako sormena!!
Agian gehien gustatu zaidana Irati Mendigurek egindakoa. Bat
nator berak idatzitako argudio guztiekin eta interesgarria iruditu zait berak
egindako aipamen hau:
“Hezkuntza formalaz aritu izan gara,
baina ezin ahaztu hezkuntza mundua bere osotasunean aintzat hartu nahi badugu,
garrantzia handia duela hezkuntza ez-formalaren eremuak ere. Honen inguruan, OinHerri Plataformak, Hik
Hasik, Txatxilipurdik, Urtxintxa Eskolak... hainbat hausnarketa gauzatu dituzte
urteetan zehar. Hainbat aditu bildu dira eztabaida saio ugaritan eta liburuxka
zein material erabilgarriak jarri dituzte eskura hezitzaileontzat.”
Hemen duzue linka
Nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko
moduko 5 arrazoi:
1.
Gaiarekiko ezjakintasunarekin
bukatzeko, formakuntza ezinbestekoa da.
2.
Heziketa
afektibo-sexuala eta emozioak lantzeko beharra.
3.
Emakumearen
lorpenak behar diren moduan baloratzeko.
4.
Indarkeria
matxistarekin bukatzeko.
5.
Gizarte hobea
lortzeko.