2019/01/23
Bizitzako curriculuma
Aste honetan curriculumak aztertzen ari gara, badirudi askotan jasoa dagoela hezkidetza nola txertatu eta landu, baina beste kasu batzuetan exkax edota zaharkitua daukagu materiala. ESKOLAE edota EAEko hezkidetza plana kasu, Nafarroan hasi berria den programa berria Euska Herriko txoko ezberdinetara iristea litzateke nteresgarriena;ekarriko lituzkeen oztopoez jakitun izanik noski...
Eskolaez ari garela, honi buruz Pilar Mayo koordinatzaileak esandakoak atentzioa deitu dit:
"progresiboa eta derrigorrezkoa" dela.
Geure lanean ikuspuntu eta ekite hezkidetzailean jardunez gero bi aspektu nagusi hauek kontuan izan beharrekoak direla pentsatu dut. Progresiboa, pixkanakakoa. Irakasle eta eskola komunitate asko oraindik hurrutik daudela kontuan izanik, bidea pausoz pausokoa egitea beharrezkoa iruditzen zait, modu konsziente batean emateko aldaketa. Honela soilik lortuko dugulako benetako paradigma aldaketa bat geure funtzionamenduan. Honela naturaliztuko genuke begirada hezkidetzailea eguneroko harreman anitzetan. Bestalde, derrigorrezkoa. Irakasle bakoitzaren militantzia ardura ez izateko. Denon ardura dela jabetzeko, ez dela soilik emakumeona, edota biolentzia zuzena jasaten duten ikasleena. Arazoa oinarrizkoa eta globala dela, guztion ardura dela onartzea eta hortik abitatuta kolektiboki jardutea. Bestela, egun moduan, batzuk gehiegi eginez eta beste batzuk horma zeharkaezinak ipiniz aurkitzen ditugulako ikastetxeak.
Estrategiei dagokienez, berriako artikulu honetan ikusten den moduan, "Mundua mugitzen duten langile ikusezinak" ikustaraztea lehen eginbeharretan ipiniko nuke. Zaintza lanak, geure amonek, geure amek eta gaur egun, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeek geure errealitatea eta mundua sustengatzen dutela argi izatea, ikustaraztea, eta lantzea. Eta oztopoak aurkitzen ditugunean behin eta berriz lan hau ikustaraztea, argi hitz egiten dugunean inorrek ezin baitigu zalantzan jarri mundua emakumeek sustengatzen dutela. Beraz, ikasgeletan honetan zentratuz eduki ezberdinak landuko nituzke, berbaliztu bakoitzak beren etxeetan duten egoera zaintzari dagokionez, eta ikasleei hausnarraraziz.
Lehengo urteko post bat aukeratzerakoan, Janire Itsasoren honekin gelditzen naiz. Bertan "kilimak" bealako liburu ezberdinen berri eman digulako eta asko eta asko ez nituelako ezagutzen, benetan interesgarriak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina