Ezer baino lehen
momentuko egoera pertsonala aipatuko nahiko nuke, aste honetan etxea hankaz
gora dut, obretan nabilelako bertan eta ez dut nahi adina denbora dedikatzerik
izan lan hau egiteko.
Gaiari helduta,
“mikromatxismoei” behar adinako garrantzirik ez niola aitortzen konturatu naiz. “Mikro” hitzak zerbait sotila dela adierazten du,
askotan ez mutilak eta ez neskak nabaritzeko moduan esan eta egiten diren jarrerak
direla baina horregatik ez dira garrantzi txikiagokoak. Aldiz, horien bitartez
emakumeen ahultasuna eta ziurtasun-eza sustatzen da, auto-estimuan eta
emozioetan kalte eginez. Matxismoaren dominazio prozesu konplexuaren parte dira,
eta horregatik hezitzaileok arreta berezia jarri beharko genuke horiek
detektatzen eta ikasle eta gazteei ere horiek detektatzen eta baztertzen
erakutsi beharko genieke.
Nire
buruari galdetzen diot, zergatik
ditugu gizonok horrelako erresistentziak berdintasunean ez garela bizi onartzeko?
eta eraso fisiko eta erailketa ez den, eraso mota asko daudela onartzeko? Otutzen
zaizkidan arrazoi bakarrak, batetik, egoera berriak sortzen digun
ziurgabetasuna da, “betiko moduek” ez dute balio, zein dira modu berriak? Eta bestetik
gure pribilejio anitzak galtzeko beldurrak, azken finean status quo hau mantentzeak
onura asko ekartzen dizkigu: zaintzen ardura txikiagoa, errekonozimendu sozial
handiagoa, …
Iazko sarreren artean, Janire
Castillo-ren “Indarkeria
matxistak gainditzen” lanean, ondorengo esaldia deigarria egin zait, “Indarkeria matxistaz aritzen garenean,
arreta emakumeengan jarri izan da. Baina heldu da begirada zabaltzeko eta
arreta gizonengan jartzeko sasoia”. Erabat ados nago, berandu bada ere, begirada
eta ardura gure gain hartzen hasi behar dugula gizonezkook eta horretan
laguntzeko 27 zapataren “Gizona gizon
izango bada” bideoa lagungarri izan daiteke. Eta gizon erasotzaile eta
matxiruloei bere lekuan jartzeko eta beldurra
bandoz alda dedin, modu originala eta inpaktatzailea da IruiƱean 2014ean
emakumeak egin zuten kale okupazioa.
Lelo honekin Autodefentsa feministak
nesken ahalduntzen eduki dezakeen indarra adierazi nahi dut, gizonok ardura
handia dugu, gu garelako erasotzaileak, baina neska ahaldunduek gure lekuan
jartzea erraztuko dute. Gure jarreraz ohartuz, gure pribilejioak ez errespetatuz
eta berdintasuna aldarrikatuz, borrokan aurre-pausuak azkarrago joango dira.
Beste bideo honetan Irantzu Varelak
autodefentsa zer den argitzen digu:
Gai hau
lantzeko hainbat erronka ditugu:
Batetik
arazoaren dimentsioaz jabetu behar gara, eta autodefentsa feministan tailerren eskaintza orokortu behar da emakumeentzat.
Indarkeria egoerak nola ekidin edo aurre egin erakutsi behar diegu neska eta
emakumeei:
·
Autoestimua landuz, beren buruaz harro senti
zaitezen eta nahi dutena espresatzeko edo egiteko gai izan daitezen.
Autokonfiantza eta segurtasuna eraikiz.
·
Burujabetasuna: Zenbait trebetasun eta eskubide
landu: “EZ” irmotasunez esateko ahalmena, hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa,
gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu-harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi
duenekin.
·
Emakumeen
arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa
eta konplizitatea indartuz.
· Erasoei
aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri: ez isildu, salatzeko eta
defentsarako eskubideak aurrera eraman.
·
Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu: bestelako
estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan jartzea beharrezkoa
da.
Mutil eta gizonezkoei dagokionez:
·
Maskulinitate eredu berriak sustatzea, ereduak erakutsiz,
ezagutaraziz. Gizon taldeak bide horretan lagungarri izan daitezke.
·
Mikromatxismoak identifikatzen eta albo batera uzten ikastea, errekurtso hori ez dadin onargarria izan.
·
Matxirulo eta jarrera erasotzaileen aurrean planto, konplize izan gabe eta gure desadostasuna
adieraziz.
·
LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun
ereduak ezagutu eta baloratzen erakustea.
Lan
eskerga honen aurrean, bada lelo bat ikaragarri gustatzen zaidana eta notizi
etsigarriak entzuten ditudanean buelta ematen laguntzen didana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina