2019/10/02

AURKEZPENA




Kaixo ekipo!☺️๐Ÿ‘‹๐Ÿพ

Hemen doa nire aurkezpena... aitortu behar dizuet kostatzen zaidala nire burua aurkeztea... besteen aurrean nolakoak garen azaltzea ez zait bat ere erreza eฤŸiten... baina tira! Horretarako erabaki nuen formakuntza honetara apuntatzea, erronka berriei aurre egiteko eta... badirudi hau izango dela lehenengoa...

Nire izena Nere da, bai, berez Nerea da, baina txiki-txikitatik gorrotatu izan dut izen hori, agian errieta egiteko bakarrik erabiltzen zutelako. Beraz, hemendik aurrera, Nere izango naiz!

Betidanik, txikitatik,  jakin izan dut zer nahi nuen ikasi, zertan lan egin, beraz, gaur egun nire lana afizioa ere bihurtu da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako diplomatua naiz, aurten bost urteko gelan nago tutore bezala. Nire etxetik urrun dagoen errealitate batean bizi naiz, Araba Errioxan, errealitate ezagun bat jada, sei urte daramatzat hemen lanean. Sei urte hauetan, esperientzia, emozio, sentimendu ugari bizi izan ditut, eta jende asko ezagutu ere. Horien artean aipatuko nituzke Laguardian bertan nire pisukideak izan zirenak, lau neska zoragarri. Haiekin konturatu nintzen ez nintzela bakarra, egia zela bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak ikasiak zirela... hor hasi nintzen, nire buruan neukan denari izena jartzen, hor hasi nintzen nire motxilan begiratzen... eta horregatik nago hemen, nire motxilaren inguruko hausnarketa sakona egin nahi dudalako, nire ikasleak  eta persona guztiak sozialki berdinak, gizalegez desberdinak eta guztiz askeak nahi ditudalako.

Gogotsu sentitzen naiz erronka berri honi aurre egiteko, baina urduri ere banago... ez dakit kapaza izango naizen nire buruari zuku guztia ateratzeko... hori bai! Dena emateko prest nago, hausnartzeko, eskemak aldatzeko, desoroso sentitzeko, elkarlanean aritzeko, gauzak partekatzeko... zuengandik ikasteko! Eta horrela, pixkanaka, gaur egungo jendartea aldatzen joateko!

Kolore bat izatekotan... denak gustatzen zaizkit!!! Arrosa izan ezik... beharbada txiki txikitatik saiatu direlako nire feminitatearen aldeko borroka egiten eta arrosaz inguratutako bizitza eduki dudalako! ๐Ÿ˜‚
Animali bat....... itsasoko edozein!!!! Itsasoak lasaitasuna ematen dit... oroitzapen ederrak ekartzen dizkit!

Bukatzeko, abesti bat... musika nire egunerokotasunean oso presente egoten da... momentu honetan indarrak biltzeko askotan Fuel Fandangoren  "Toda la vida" entzuten dut!!!!!!



Honekin nire aurkezpena bukatutzat ematen dut!!!!!!!!!!
Aste ona izan!!!!!!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina