Oihana
Sanchez Artieda naiz, 43 urteko emakume tolosarra baina Andoainen bizi dena. 2
haurren ama naiz eta lanean ez banago, beraiekin ematen dut denbora gehien.
Gizarte lana
eta gizarte integrazioa ikasitakoa naiz, giza bazterkeriaren alorrak erakarri
bait nau beti. Horregatik, hezkidetza abiapuntua duen gizarte eredua bultzatzea
ezinbestekoa iruditzen zait.
Hezkuntza ez
formalean aritutakoa, hainbat urtez begirale gisa ( jangela, ludoteka,
udaleku,auzolandegi…), baina nire ogibidea, ia bizitza erdian, antzerkia izan
da.
Jai
parekideagoak egitearen asmo batean parte hartu genuen duela urte batzuk , auzo
elkartetik,( berdintasun saila tarteko) eta
horretan dihardugu.
Ikastaro
honetatik, arlo ezberdinetan eskuhartzeak gauzatu ahal izateko tresnak
eskuratzeko itxaropena dut, ikasi, desikasi eta datorrenari jarrera irekiarekin
erantzunez. Ikusi dudanez, esperientzia handiko pertsonaz osatua dago taldea
eta ea nik ere ekarpenik egin dezakedan.
Taldean lan
egitea oso gustoko dut, baina online modalitatea erabat berria da niretzat,
erronka bat alegia, gauza ezezagunen aurrean oso karratua bait naiz.
Bestalde,
familia eta lagunak ezinbestekoak ditut . Jasangaitzak egiten zaizkit umiltasun
falta eta zurikeria.
Kolore bat
une honetan:
Animalia
beti:
Abestietan,
ez da lan erraza hautaketa bat egitea, baina horra elkarren artean zeharo
ezberdinak diren 3 estilo:
Anestesia
taldearen “Erantzun” (90eko hamarkadako testuinguruan idatzia eta gaur egunera
ekar daitekena: Eraso gehiagorik ez erantzunik gabe!).
Silvio
Rodriguezen “Y Mariana”.
Los chicos
del maĆz-en “Barrionalistas”, auzo izaera tinko.
Bukatzeko,
antzezlan gomendio pare bat, nire uste apaletik:
“Lur”
antzezlana, haur eta helduei zuzendua eta “Ovarios verdes fritos”, hau
helduentzat.
Oparoa izan
dadila ikastaroa denontzat, animo!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina