2019/10/03

Aurkezpena


Arratsalde on denoi!!

Pilare Muxika Lopetegi naiz eta neure aurkezpenarekin hasteko, esan, lehenbizi Donostian Irakasle-eskolan ikasi nuela eta segidan Euskal Filologia Gasteizen, orain dela 35 urte baino gehiago! Gipuzkoako Goierriko bi Institutuetan lan egin nuen urte dezentez.

Baina Erreforma garai haietan gure ikastetxean berritzaile fama genuen (eta benetan hala zen!) eta aholkularitzarako tentatu ninduten  Ordiziako Berritzegunean (orduan PAT) aholkulari izateko,  ekipo bikain bikainarekin… Asko zor diet inguruan izan ditudan lankide guztiei. Hiru urtetara zuzendaritzarako proposatu ninduten eta gaurdaino.
 
Eta zer egiten du Berritzeguneko zuzendari batek honelako ikastaro batean? Betidaniko behar eta nahi pertsonala, profesionalki Elkarbizitza-Hezkidetza mintegiaren arduradun eta erreferente izatearekin uztartzeak duen eskakizun mailari erantzutea: auto-analisitik gakoetara eraldatzeko.

Herriko eta eskualdeko literatur tertuliatan parte hartzen dut eta geure artean solasaldiak egin ondoren, batzuetan idazleekin zuzenean izaten gara. Honela,  Hezkidetzaz 1362 km euri lanaz Goizalde Landabaso eta Garazi Goia Imaz-ekin aritu gara orain oso gutxi  eta iaz Arantxa Urretabizkaiarekin Bidean Ikasia muinetaraino landu genuen. 
Tertuliek duten  eraldatzeko potentzialtasuna  handia dela uste dut, hezkuntza barnean zein edozein taldetan. 

Ikastaroa denon artean eder egin dezagula!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina