2019/10/12




XXI. mendeko hezkuntza hezitzaileak ziberaktibismoa hezitzailea behar ote du?



Maite Goñin dion bezalaxe HIKT aparteko komunikazio tresnak dira, baita kolaborazioa bideratzeko ere. Hala ere, kontuan izan behar dugu konpetentzia digitala testuinguru ideología-kultura-ekonomian garatzen dela eta beraz, gure gazteak, emakumeok zein gizonek ez garela hortik kanpo bizi. Horregatik sarritan, interneten emakumeok jasaten ditugun desberdintasunak bizi daitezke, baina era sutilago batean (Ianire Estebanez). Bat egiten dut Ianirekin dioenean lehendabizi jarrera kritikoa landu behar dela gazteekin, hori ezinbestekoa baitugu berdintasuna lantzeko.
Bestalde, dudarik ez dago gazteak era teknologikoan hazi direla eta eurengana hurbiltzeko hezitzaileok teknologia berrietan konpetenteak izan behar dugula; baina kontuz, zorroak ez du edukia ordezkatu behar.  Niretzat edukiak dira muina, HIKTei garrantzia kendu barik.
Askotan entzun izan ditugu mezuak non esan izan den hezkuntzaren konponketak teknologia berrietatik datozela, eta ikerketek ez dute hau guztiz egiaztatzen. Bat nator Gloria Bonderrek dionaz; hau da, teknologiek bere kabuz ez dute aldaketa egiten zentzu transformatzailea emanez, zentzua, norabidetasuna eta balioa eman behar zaie. Eta bai, emakumeok horretan egon behar dugu, sortzaileak izan behar gara, ikuskera ireki behar dugu, proposamen berriak interneten bidez plazaratu behar ditugu, ziberaktibismoa alegia.
Amaitzeko, zer esan zientzia eta teknologiaren inguruko datuetaz. Nik egindako tesian ere horren inguruko zenbait datu lortu eta aztertu nituen. Noizbait interesa izatekotan guztion artean gustura partekatuko nituzke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina