2019/10/12

TEKNOESZEPTIZISMOTIK TEKNOBAIKORTASUNERAKO BIDEA

Egun on, hezkidetzako ardura dugunok behar beharrezko dugu bide horri ekitea. Aste honetako irakurgaiek baieztatu didate oraindik indar gehiagorekin zibermunduan eragiteko beharra, ez da ideia berria noski, asko eta asko pendiente dugun erronka da, duen indarraz jakitun. Teknologia digitala ez da neutroa. sare sozialak, gazteentzat bizi-eremua izanda, errealitate patriarkalaren ispilu dira. Joko arauak ezagutzea ezinbestekoa da parte hartze edo eragite egokia izateko. Indarkeria zein ahalduntze guneak dira sare sozialak. yin yang-a . Alde batetik irekiera eta askatasuna eta bestetik, ezkutuko boteeren interesak eta politikak. Historiari begirada bat botaz gero, arrakala digitalak oso nabarmenak dira. Txikia da emakumeok izan dugun presentzia ingurune digitalean eta egun maneiatzen diren datuak arlo ezberdinetan, mingarriak egin behar zaizkigu: .eus domeinuan erregistratzen dutenen %25 gara soilik, ikt alorrean lan egiten dutenen artean %30a, eta hauetatik ardura postuetan %19a.2017an informatika fakultateko %15a, euskal txiolarien artean %33a,internetez gehien kontsultatzen den entziklopedian dugun presentzia...ez da xamurra... Behin kontzientziara eraman dugula egoeraren argazkia, ekintzetara pasatzea besterik ez zaigu gelditzen,irauli nahi badugu behintzat. nola, ordea??... hemen gloria blonderrek aholkutakoa: Irakurgaiek kontzientera ekarri eta refreskatu didaten edukia ezinbestekoa da eskolako egunerokotasunean presente izan eta aplikatzeko, hezkidetza jorratzekotan. Ainara

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina