HEZKIDETZAREN LEGE PAISAIA
Aste honetan EAEko eta Nafarroako hezkidetzaren marko legala errepasatu
ditugu eta lehengo urteko sarreren artean topatu dut hau dena laburbiltzen duen infografĂa
bat. Horregatik hau izan da aukeratu dudan sarrera:
Bestetik Erkidegoko kronologian txertatu beharko litzateke 2019an Hezkuntza Sailak lau
ikasturterako ateratako EAE-ko Hezkuntza-sistemarako II.Hezkidetza-Plana.
Begirada azkar batean, ikusi ahal dugu Erkidegoan zein Nafarroan lege hauek azken
20-25 urteetan argitaratu direla eta hau da lege hauek dituzten izenburuak
erabilita egindako hodeia:
Beste hodei honetan, aldiz, lege hauen azpian jorratzen diren kontzeptu batzuk azaltzen dira:
Marko legalaren zabaltasunak harritu nau.Lege hauetan azaltzen diren erronka asko dira ezezagunak niretzat eta era berean oso esanguratsuak:
- Milurteko Aitorpenean: hezkuntza unibertsala, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomĂa lortzea (2015.urterako lortua beharko luke)
- Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua: diskriminazio egoeren eta jazarpen sexisten aipamena
- Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II.akordioak.
Hala ere, gaurkotasunagatik eta gurean izan ahal duen eraldatzeko potentzialangatik EAE-
ko Hezkuntza-sistemarako II.Hezkidetza-Plana aukeratuko nuke, eskuartean dugun
hezitzaile hezkidetzaileon kezka, ezina eta erronketako asko barnebiltzen dituelako.
Legedia aztertu ondoren bat nator beste ikaskideen aipatu duten ideiarekin :
Legedia ez dadila paper hutsean gelditu...Administrazioak hornitu ditzan eskolak
orduz, material didaktikoaz...formatu gaitezen, kutsatu ditzagun gure indarra eta modan jarri
dezagun konpromezua...
dezagun konpromezua...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina