2019/11/04

MIKROIRAULTZETAN HASITA...ASTINDU, BOTA ETA BERRERAIKI


MIKROIRAULTZETAN HASITA...ASTINDU, BOTA ETA BERRERAIKI


Indarkeria matxistari buruzko datuei eta estatistikei begira nagoen bitartean hotzikara jeisten zait bizkarretik datu hotz horiek edozein emakumeri buruz ari direla pentsatuz: familiakoa, auzokidea, laguna, gertukoa, ingurukoa, hurrunekoa, beste herrialde batekoa....edozein. Eta egia izan berdin zaigu nor den ze leloak dioen moduan:



Txostenaren datuen artean aipatzeko bat, berriena eta niretzat nahiko adierazgarria dena:

2019ko “​abuztura arte, %3 areagotu dira delitu molde guztien biktimak eta salaketak.            Jaurlaritzaren arabera, egunero hamabost andrek salatu dute bortxa matxista” 

Aurrera eramaten ari diren politikak, planak, kanpainak eta abarrekoak direnak direla....kasuak areagotzen dira eta zenbakiz....ikaragarriak dira.
Hona hemen datu konkretuak: https://www.berria.eus/paperekoa/1897/015/001/2019-10-13/jaurlaritzaren-arabera-egunero-hamabost-andrek-salatu-dute-bortxa-matxista.htm

Zeozer (gehiena) ez gaudela ondo egiten jendarte moduan argi dago, "partxeatzea" ez dela nahikoa nabarmen gelditzen da; beraz, sakonera jo beharko dugu, erroetan astindu fuerte dena botatzeko eta berriz erikitzeko beste ikuspegi batekin.

Inés Alberdik esaten duen moduan: "estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea eta gazteek hau guztia naturala balitz bezala onartzeko joera izateko arriskuan daude. Bikotekidea ​izatearen gainbalorazioak eta ​maitasun erromantikoaren mitoak zerikusi handia dute zenbait genero-indarkeria egoerak justifikatzeko orduan"
Garrantzi gabekoa pasatzen uzten duguna, naturaltzak emoten duguna, biolentziaren hasierako hazia baino ez da.

Adibide gisa Pamela Palencianoren monogolo berria (eguneratua) ikus dezakegu (lehenengo 6 minutu pasatu mesedez, ezertarako balio ez duen blablabla baino ez direlako):


Pasa den urteko post-en artean Andonirena gustatu zait bereziki hain deigarriak ez diren baina abiapuntutzat har ditzakegun "mikoromatxismo"etan jartzen duelako begirada.
Eta bukatzen du June Fernandezen proposamen ederrarekin mikroiraultzak eta zoriontasuna planteatzen: 
 "Mikromatxismoez ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat. Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak aldebatera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gurekideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka irtenbideeta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita” 
                                                                                                                             June Fernández
·        

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html

Horiek gure egunerokotasunean ematen dira, guri be, eta hortik has gaitezke ze Carmen Ruiz Repullok "Pepe eta Peparen istorioan" azaltzen duen moduan, eskaileraz eskailera  hau gorantza doa konturatu barik.

Zalantzarik gabe biolentzia ere ikasia da, pixkanaka pixkanaka, estereotipoekin hasita....haunditzen eta haunditzen.
Baina zorionez, ikasten dena desikasi ahal da eta hor gure momentu honetako lana, gure hezkidetzako erronka nagusiena.
Aspaldiko bideo honetan ikusten denez.....
https://www.facebook.com/marcelocrivella/videos/952484958108088/?t=4
Zer ikusi hura ikasi!!! 

Teorian, gai honek lehentasuna izan beharko luke bai etxean, bai jendartean, baita eskolan be...ze populazioaren erdiak pairatzen dugu. Baina horretan jardun beharrean ekintza puntual eta sinbolikoetan gelditzen gara azaroak 25 hurbiltzen denean, gainera gehienak indarkeria fisiko edota psikikoan oinarrituta beste mota guztiak eta egunerokotasunean gertuenetarikoak gehienetan aipatu barik.
Salbuespen moduan,"Beldur barik" lehiaketarako aurkeztutako lan batzuk salbatzen dira urtero,baina betikolez, horiek be pertsonen borondate onaren esku gehienetan.


 

Bukatzeko gustatuko litzaidake zuekin konpartitzea justu gaur Facebooken topatu dudan irudi inpaktantea, Catrina mozorroa.
Catrina soinekoa eraiki zen egunkarietako berriekaz zeinetan edukia feminizidioen edo genero-indarkeriaren gainean hitz egin zituzten berriak ziren.
Lan hau egin zuen taldeak aipaturiko arazoak ikusgai bihurtzea, ikustaraztea bilatzen zuen bere lanaren bidez.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina